2017-2018ko programazioa

*Larunbatero, 10:00etatik aurrera, gure irratsaioen eta grabaturiko hitzaldi edo kontzertuen errepikapenak!
*Aste barruan, orduero, Info7ko informazio buletina

ZARATAZARAUTZ: Arraioko irratsaio beteranoaK MUSIKA ZARATATSU EZBERDINAK UZTARTZEN DITU. Hardcorearen adar ezberdin guztiak errepasatzen saiatzen da astero-astero, inguruko kontzertuen bistarazoa galdu gabe eta beti ere belarriak zulatzeko gogoz. Asteartero, gaueko 21:30etatik aurrera entzun daiteke. Errepikapenak berriz, asteazkenetan eguerdiko 14:00etatik 15:00etara eta larunbatetan izaten dira. Saioaz gain, kontzertuak ere antolatzen dituzte Putzuzulon, beraien blogean aurki dezakezu informazio guztia.

IZERDITAN BLAI: Arraio Irratiko kirol saioa da, bertan zarauzko taldeen (Arerto futbola, eskubaloia, futbola, saskibaloia eta rugbya) emaitzak emateaz gain herriko kirolari ezberdinak elkarrizketatzen ditugu. Hondartzako futbola edo playeroei tarte berezia eskaintzen diogu surfeko zirkuituari bezalaxe. Noiz behinka kirolari historikoak ere gogoratzen ditugu, beraien balentriak goraipatu eta gaur egun zertan dabiltzan errepasatuz. Asteazkenero 20.00tatik aurrera zuzen zuzenean eta errepikapenak ostegunetan 14.00tatik aurrera.

ITHAKA UKATUZ:
“Ithaka ukatuz” irratsaioan munduan barrena bidaiatzeko parada ezinhobea izango dugu, modu didaktiko batean ezagutzeko ditugun txoko eta bazter berezien istorio, ezkutaleku, usain eta soinuak begiztatuz. Horretarako saioro gonbidatu berezi bat izango dugu bere esperientzia propioak plazaratzen dituen heinean gure irudimena argitu eta goxatzeko esperantzarekin. Hartu motxila ta amestu gurekin!

HANKAK LURREAN: Lurraren gaineko irratsaioa,  gure elikagaiak,  ohiturak eta paisaiak, alternatibak eta sendagaiak.  Auzolanean, hankak lurrean jarriz amets egiteari inoiz utzi gabe.

ATALKA: Astero atal ezberdin batez osatzen den irratsaioa. ELKARRIZKETAK, hileko lehen ostegunetan pertsonaia ezberdinei eginiko elkarrizketa. INTXAUR SALTSA, kultura magazina, hileko bigarren ostegunero. 22:00etatik 23:00etara, kultura proiektu ezberdinei eskeiniko diegu saioa. ZINEMA ITSUA, hileko hirugarren ostegunetan, zinea eta soinu bandak uztartzen dituen saioa. GONAZPIETAN LARDAXKAN, Putizuloko gela arroxetik zuen gonazpietara iritsiko diren uhin moreak zabalduko ditugu albistez, elkarrizketaz, eztabaidaz eta umore onez

AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Igandeko irratsaiorik onena, inungo dudarik gabe. Aktualitatea jorratzen dugu gehienbat. Astean zehar izandako gertakarien inguruan laburpentxo bat egiten saiatzen gara,eta honen ostean gonbidatu bat edo besterekin elkarrizketatxo bat izaten dugu, gehienbat herriko errealitate ezberdinen inguruan. Halere, gai orokorrak ere aintzat hartzen ditugu, eta Euskal Herriko naiz munduko edozein txokotan izaten diren kontuetaz ere aritzen gara. Gure artean edota tfnoaren bitartez gonbidatuekin.
Ba hoixe, Adiorik ez! Igandero 21’tatik aurrera arte baizik!! Eta errepikapena astelehenetan, arratsaldeko 14:00etatik aurrera.