Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2011

Ainhoa Alberdiren azkenaldiko proiektuak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Ostegun honetan,Ainhoa Alberdi etorriko zaigu bisitan. Gutariko askorentzat ezaguna eta laguna, aktorea eta eta terapeuta dugu (besteren artean) Ainhoa.     Esan daiteke antzerkiari emana egin duela bizitza osoa; hainbat talde, obra eta proiektutan hartu du parte. Zarauzko Alproja taldeko kide urte askoan, Kalerki jaialdiaren antolatzaileetako bat, antzerki ikastaroak eta espresio tailerrak haur, gazte zein heldueentzat,…eta beste hainbat eta hainbat egindakoak eta eskuartean dituenak!.

Azken aldiko bere lanaz eta proiektuez galdetuko diogu biharko irratsaioan. Antzerkiaz eta antzerkigintzaz bere iritzia eta bizipenak entzuteko aukera sortuz.

Gogoratu, gurekin harremanetan jarri nahi izatera, hortxe izango garela zuzenean (deitu edo bidali zure mezua!), facebookean, edota emailean ere. Animatu bada zure galderak eta kuriositateak aireratzera!.  Zuk ere egiten duzu arraio.

Gustuko izango duzuelakoan ba, bihar 21’00etatik 22’0etara, Atalka.


Gaur ere zaku bete zirrimarra!

Kaixo arraiozaleok!

Gaurko honetan ere gonbidaturik ez dugun arren, nahiko kontu izango ditugu gurean. Beti bezala, berriak, lehiaketa, iritzi interesgarriak, argitalpen mordoxka, agenda… Durangoko azoka bertan dugula eta, tarte berezia egingo diogu, eta Euskararen Egunaren inguruan ere jardungo gara.

Badakizue ba, zuek ere zirrimarra batzuk egin nahi badituzue, 21:45 inguruan Arraio             irratiko uhin libreetan aurkituko gaituzue.

Playeroen inguruko solasaldia Izerditan Blaien

Iepa kaxo!
Aste honetarako saio mardula prestatu dugu. Beti bezala lehen zatian herriko taldeen emaitzak izango ditugu, 3. mailan futbolekoen garaipen garrantzitsua azpimarratuaz.

Bestetik surfari ere tartetxo bat egingo diogu Koroa Hirukoitzekolehenengo froga jokatu baita eta bigarrena habian dugu Sanset Beachen, Hawaiiko Oahu irlan.

Baina aste honetako saioaren gai nagusia hondartzako futbola edota playeruak izango dira. Gurekin izango dira Kirkilla jatetxea, Aste pintiurak eta Ulacia Bidaiak taldeko kideak. Aurten zein helburu dituzten ezagutaraz gain beste zenbait gai ere jorratuko ditugu, egutegiak, antolakuntza, epaileak…
Zuek ere zuen galderak egiteko aukera izango duzue bihar 20.00tatik aurrera Arrio Irratian 99.30an!
ulacia vs asti
txanpi skater

Short Fast and Loud fanzinearen rekopiari errepasoa

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Short, Fast and Loud fanzine Estatubatuarrak ateratako 10 hatzbeteko bati egingo diogu errepasoa.

fast

Seein Red, Coke Bus, P.L.F., Lahar edo Superbad bezlako taldeei egingo diogu pasada, beti ere Arraio Irratiko uhin libreetan gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.