Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Entzun atzo I Jaunaren omenez egin genuen saioa

Aurreko artikulu batean haipatu bezala, atzo urtebete egin zen gure irratiko kidea den I Jauna atxilotu zutela. Eta Arraio Irratiko zenbait irratsaiok, saio berezia egin genuen Musika Plazatik, zuzen zuzenean internet eta FM bidez.

Hiru ordu luzez, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirri-Marra, Atalka, Kaiolatik eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak pasa ginen berari eskeinitako saioan. Honez gain, I Jauna bera ere izan genuen gure uhin libretan hizketan, 27 Zapata ere bertan izan zen, Zarauzko sasi bertsolariak eta nola ez Zarauzko txistulariak. Irratsaioa egiten ari ginen bitartean, bere lagunek bisitan grabaturiko bideo bat ikusteko aukera ere izan zen.

Arazo tekniko txiki batzuk izan bagenituen ere, podcastean duzue entzungai saioa:

Putzuzuloko Bertso Erronka Arraion entzun ahalko da

Urteko Bertso erronka urtarrilaren 13an jokatuko da Putzuzulon. Bertan, Zarauztar bi kuadrila edukiko ditugu nor baino nor. 1987ko generazioko Aitor Urbieta, Ibon “Aristo” eta Isuo Sasia edukiko ditugu alde batetik. Bestetik berriz, 1988ko generazioko Oier Aranzabal, Oier Aizpurua eta Unai “Exko”.

Baina elkarren arteko dema hasi baino lehen afaria egongo dela ere gogoratu behar dugu. 10 eeuuroren truke, goi mailako afaria, sagardoa, ardoa, postrea, kafea, pattarra eta fariasa edukiko du azaldu nahi duenak. Sarrerak iada salgai dituzue Eguzki edo Arrano tabernan. Hori bai, urtarrilaren 10a baino lehen erosi beharko dira afaritarako txartelak. Hala ere, eta kopla txapelketarekin egin genuen bezala. 10 sarrera ditugu zozketatzeko. Gure irratsaioetara deitu besterik ez duzue izango.

Eta ez ahaztu erronka hau emitituko dugula FM eta Internet bidez.

JON ARANGUREN ATALKAN

Kaixo arraiozale!

1987an jaiotako zarauztarra. Zarauzko hainbat ekimen eta taldetako kide, Arranoko tabernari bezala ezaguna askorentzat, Leioako campusean arte ederretako ikasketak burutu ditu azken urteetan. Eta pasa den azaroan bere lehen erakusketa jarri zuen zarauzko Garoa liburudendan.

Erakusketa horretarako espreski eginiko lanetariko bat duzue hemen goiko ilustrazioa.

Aste honetan, gurekin, Jon Aranguren.  Ez galdu aukera!

Juanmarekin urteko lehen ZarataZarautz saioa

Urtarrilaren 10eko ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu berriz ere. Berak prestaturiko irratsaioan, Jimmy eta Jony izena daramaten Punk abestiei egingo diegu errepasoa. Hardcore eta Punk taldeek beraien abestietan asko erabiltzen dituzten izenak izanik, batzuei errepasoa egingo diegu. Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.