Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

“Herrigintza josi” dute Zarautzen 300 lagun inguruk

Gurekin Jai festa batzordeak eginiko deiari jarraika, Zarauzko malekoian 300 lagun inguru bildu ziren eta oihal zatiak elkarri josiz Patchwork erraldoia osatu zuten. Ondoren, Skasti taldeak berotu zuen bertako giroa.

Zarauzko Gurekin Jai Festa Batzordearen oharra:

Gurekin Jai festa batzordeak egindako deialdiari erantzun izugarria eman diote herritarrek. Igande arratsaldez, Zarauzko malekoia, jostundegi erraldoia bilakatu du txosna batzordeak. Oihal zati desberdinak josiz, patchwork erraldoia egitea zen helburua, eta ederki bete dute.

Arratsaldea giro lasaian hasi zen arren, 18:00ak alderako 150 lagunetik gora ari ziren oihal zatiak elkarri josten. Koloretakoak, logotipoodunak, eskuz margotuak, puntillak zituztenak… denetariko oihal zatiak eta adabakiak ekarri zituen jendeak. Lehenbizi, taldetxotan jarrita hasi ziren josten, eta gero, zati guztiak elkarri lotu zizkioten. Azkenerako, metro koadro ugariko zabalera duen oihal koloretsua egin zuten, eta aurtengo sanpelaioetan oholtza dotoretzeko erabiliko dute. Haurrak, gazteak, helduak,… elkarrekin aritu ziren josten, Skasti musika talde zarauztarrak giroa berotu zuen bitartean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ikusmina areagotu egin zuten musikak eta mugimenduak; hala, jende ugari erakarri zuen malekoiko ekitaldiak. Bukaeran, argazki erraldoia ateratzeko bildu ziren guztiak, eta 300 lagun inguru jarri ziren patchorkaren bueltan.

Gurekin Jai festa batzordeak “oso balorazio positiboa” egin du sormen ekitaldi honen amaieran: “Herrigintza josi dugu ekimen honekin. Borondate eta ekimen txiki asko dituen herria da gurea, eta guztiak elkarri josita, herri bizia eta koloretsua eraikitzeko ahalmena dugula adierazi nahi genuen. Herritarrek eta eragileek modu ikusgarrian erantzun dute, eta orain guri dagokigu erakutsitako
babes hori eskertzea.”

Esker-ona adierazteko, Gurekin Jaik, “sekulako festak” antolatu dituela jakinarazi du Gurekin Jaik. Dagoeneko hasi dira ekainaren 24tik 27ra luzatuko den egitarauaren kartelak jartzen. Malekoian jarriko dituzte txosnak, Duke Enea parean, eta herritar guztiei bertara joateko gonbidapena egin diete.

Iaz ere, txosnen aldeko “herri olatua” sortzeko egin zuten beste ekimen bat. Orduan, libdub herrikoia antolatu zuten, eta sekulako jendetza bildu zuten, herritarren aldarrikapenak dantzan jarriz.

Kartzelara Ekaitzi bisitatzea indako bidaiak

Kaixo bidaiazaleok!

Gaurkoan Paris aldera goaz bidaiatzera, maitasunaren hiriburura. Baina ez dugu Torre Eiffel edo Notredame bisitatuko, baizik eta kartzela. Izan ere, han dago duela denbora bat Ekaitz Sirvent Auzmendi zauztarra eta beai bixitatzea jun dian bi lagun etorriko zaizkigu bidai hauen berri ematea. Maitasunan hiriburuan daon lagun honei maitasuna adierazteko aukera earra izangoa,  beraz, piztu irratia eta parte hartu!!

 

iepala!!!!!
Lehengo igandean bezala, ta zeatik ez esan, igandero lez, ikaarrizko irratsaioa izanen dugu. Ez in dudik.
AEKko 2 Amaiak izango ditugu azken korrikan balorazioa eginez.
Honen ostean, Gurekin Wayko 2 kide pelayosanak antolatzea sortzen duen aurrelanetaz eta noski, festetako egitarauaz arituko zaizkigu. Eta bukatzeko, Marmol F.T.ko 4 delinkuente izango ditugu. Autoritateari atentatzeaz leporatua, asteazkenean izango dira epaituak Donostiko epaitegian. Alegiya, beste muntai polizial baten aurrean izango gera igande hontan ere.
Eta ahaztu gabe betiko asteko errepasua. Ba hoixe!! Adiorik ez, iganderarte baizik!!