Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

SURFA ETA BORROKA

Kaixo Arraiozaleok!!!
Asteazkenero bezala afaltzeko orduan zuekin izango dezue irratiko saiorik kirolariena:Izerditan Blai!!!
Gaurkoan ere izango dugu zer esana. Lehenik eta behin asteburuko emaitzak aztertuko ditugu: Terceiran lehenengo garaipena Astin, eskubaloiko lehengo taldearen porrota Sorian eta saskibaloiko taldearen porrot mingarria besteak beste.
Ondoren,asteko gaia izango dugu hizpide, surfa: zarauztarren asmoak,WCTko denboraldia hasi da Australian Manley Beachen Sidney,WQSa berriz Brazilen Fernando Noronhan, emakumeak,kortxeruak….
Bukatzeko, Zarauzko kirolari ezagun baten nondik norakoak hurbildiko dizkizuegu.
Gaurko saio hau I jaunari eskeintzen diogu. Tximas kalera!!!!

Altza Porru!!!

JEXUXMAI LOPETEGI

kaixo arraiozale!!

Ostegun honetan Jexuxmari Lopetegi izango dugu Atalka saioan.Musika gintzaren inguruan izandako ibilbide luzeaz ariko zaigu hizketan.Hainbat talde eta pertsona ezberdinekin lan ezberdinak egiteaz gain, bakarkako lanen emaitza izan diren, bost cd-ez ere ariko bai gara.

Ostegun honetan ere hortxe egongo zeratelakoan gaude.Irratiaren beste aldean.

Beheko loturan klikatuta elkarrizketa osoa entzungai.

Gaur I Jaunaren urteak dira

Gaur, otsailaren 14ean, gure irratikidea den I Jaunaren urtebetetze eguna da. Lerro hauen bidez, Valdemoroko kartzelan dagoen lagunari gure besarkada beroena eta animo guztiak bidali nahi dizkiogu. Zorionak txo!!!

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, otsailaren 17an, bere aurkako epaiketa egingo dela Madrilgo Audientzia Nazionalean. Horregatik, autobusa antolatu da Zarauztik, goizeko 03:00etan irtengo dena. Bertan izena emateko, Zarauzko Arrano tabernan edo Putzuzulo Gaztetxean egin dezakezue.

I JAUNA IRRATIRA!!!