Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Elektropeñaren azken harribitxiak gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaiolazaleok!!! Aste beteko atsedenaren ostean, pilak kargatuta dator Kaiolatik!!! Gaurkoan ez da gonbidaturik egongo, eta aspaldiko partez Elektropeña-ren azken aldiko temak entzungo ditugu, tartean nobedade ugarirekin!!! Esate baterako Adriatique Suitzarren azkenengo lana, Todd Terje-ren azkenengo single-a edota Tiger Stripes Suediarraren EP berria. Guzti hauek, 2014-ko doinu frexkoak!!! Bihar Fernando Mintek handiari egingo diogun omenaldiataz ere hitz egingo dugu, eta noski, agenda elektronikoa ere errepasatuko dugu!!! Galdu egingo duzue???

fernando

Maitasuna hil da, gora maitasuna!!!

Maitasuna behar dugu bizitza honetan, ez ordea kolonia ekoizleek biharko egunez ezarri nahi diguten maitasuna. Aitzakia hori hartu eta bakoitzak nahi duen moduan nahi duena maita dezakeela aldarrikatuko dugu gaurko Atalka saioan. Maita ditzagun gure lagunak, gure gurasoak, maita dezagun musika, ardo botila, gure bazterrak…

22.00etatik 23.00etara, gaurko Atalkan, maitasun kantuak!!

Kantu zerrenda:

– “Love is in the air”, John Paul Young.

– “I love rock´n roll”, Joan Jett.

– “Gure bazterrak”, Mikel Laboa.

– “Maite zaitut, Miren Azkarate”, Ze esatek.

– “Amodio istorioa”, Morau.

– “Mi primer amor”, Piperrak.

– “Enamorado de la muerte”, RIP.

– “Amodiozko kanta”, Negu Gorriak.

– “Ama”, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza.

– “Mamma”, Spice Girls.

– “Enamorado de la moda juvenil”, Radio Futura.

– “Proposamena”, Txuma Murugarren.

– “Te quiero igual”, Andres Calamaro.

– “Maite zaitut”, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Bonberenea txaranga.

– “All you need is love”, The Beatles.

 

Txaf berriro ere ZarataZarautzen

Asteartero bezala ZarataZarautz irratsaioa edukiko dugu Arraio Irratiko uhin libreetatik. Gaurkoan gainera gonbidatua izango dugu, aurretik gurean izan den Txaf etorriko zaigu eta San Valentin eguna gertu dela eta maitasun abestiak jarriko ditu gurean. Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, 21:30etatik aurrera.

otsailak_11_txaf

Saldarik ez gaurkoan

Arraio Irratiko entzule maiteok, gaurkoan ez dugu Salda Badago irratsaiorik izango, gure esatariaren konpromezuak direla eta.

Astearteko eta larunbateko errepikapenean iazko saio bat botako dugu, Radiohead-en monografikoa hain zuzen.

Ondo bizi!!

Nikaragua Nikaraguita

Igande hontan, Jesenia eta Illiana izan ditugu Arraio irratiko egoitza nagusian. Gela arroxean, hain zuzen ere.

Nikaraguan jaioak, 6 eta 3 urte etorri zirela Zarautza. Hango gaur egungo egoera, hemen nolako harrera izan duten, integrazioa… Entzutekoa.

Eta azkenean, Malintxeren tarteaaaaaa! “Clandestinos” liburuaren gomendioa. Gogorra bezain erreala den liburua.

Ale ba, Disfrutauuu!

nikaragua