Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Patiyoko Atzuak 2.16. sayua! Amaia Elizagoien ipuin kontalaria.

Kaixo, entzule maiteok:

Zemouz zaudete? Gu udara iristeko irrikitan, nekauta baigaude. Aurrena atzotako bat pneumoniakin, oain bestia, lunbaguakin eta, gainera, mundua hankaz gora. Ondorioz, saio honetan ere berriak ekarri ordez, sortzaileen txokoari tartia itia pentsatu deu. Ipuinak oinarri izan ditun saio honetan, alde batetik haurtzaroan kontatzen zizkiguten istoriyan inguruan jardun deu eta, beno, onena gure atzuan Salbatore Mitxelenako lehen saria irabazi zun ipuina: Eztarria urratua zeukan oilarra edo holako zoze (ez galdu, oilar afonikua entzuteko aukera!)

Gure saioko onena, ordia, gure gonbidatu izan da! Amaia Elizagoien oronozdarra izan deu, ipuin kontalaria eta ameslaria. Ohiko ofizioa izan ez arren, hor ibiltzea Amaia Euskal Herriko umeei zein helduei euskarazko istorio ezin politaguak kontatzen. Batzutan bakarrik eta bestetan konpaƱian, gure gonbidatua nekaezina da eta, bere lana prekarioa izan arren, maite du iten duna. Horregatik, urte luzez jarrai dezala txoko desberdinak alaitzen! Ahozkotasunaren garrantziaz, euskaraz kulturaz gozatzearen garrantziaz, inprobisazioaz eta sormenaz aritu gea berekin. Eskerrik asko gure gela arroxea etorri eta tarte goxo hau eskaintzeagatik!

Eta, besteik ez, agendan Arraioko urteurreneko azken ekitaldia (Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena), Usurbilgo Aitzaga tabernako festa eta……udaberriko onena, laister, Etxeluze Gaztetxian, MFEST! Patiyoko Pailazuak bertan eongo dia !

Hurren arte danoi, 1,2,3 TUMAMARRATXA!

Gizonezkoen eskubaloiko 1.eko taldea biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan asteburu honetan protagonista izan den taldeko jokalariak izango ditugu gela arroxean. Zirrara handiko egunak izan dira Aritzbataldeko kiroldegian, iaz galdutako maila berreskuratu baitu gizonezkoen lehendabiziko taldeak. 1. Nazional mailako liga irabazi ostean etxean jokatu dute mailaz igotzeko fasea, zaleen laguntzarekin eta epaileen erabaki eztabaidagarri bat tarteko, helburua erdietsiz. Honetaz guztiaz hitz egiteko gurean izango ditugu Xuban eta Alberto, bihar 20.30tatik aurrera, Arraio irratian, FMko 99.3an!!

“Punk-aren beste aldea” eta jantoki beganoa Hiruputzun

Arraio Irratiaren 18. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, ostegunean, Maiatzaren 23an, “Punk-aren beste aldea” era Jantoki Beganoa edukiko dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Jesusi Etxeberriari buruzko dokumentala da. 81 urteko emakume honek, musika akademia bat izan du 55 urtez Arrasaten, bertatik pasa dira hainbat eta hainbat arrasatear gazte eta guztiekin bat egiten jakin du. Besteak beste musikaren esparru guztietara zabaltzen jakin duelako, baita punkera ere. Bai, Jesusuik gustuko du punka, eta eskuek ez diote dardar egiten gitarra elektrikoa hartzerakoan.