Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Playeroak eta emaitzen errepasoa gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioko gairik garrantzitsuena hondartzako futbola edo playeruak izango da. Jakingo duzuen bezala igande honetan hasiko da 75. ekitaldia eta kiniela egiteaz gain izena eman duten talde zahar zein berrien azterketa ere egingo dugu. Zorte apur batekin antolakuntzako kide bat ere bertan izango dugu aurtengo urtemuga bereziaz jarduteko.

Bestalde, larunbatean ospatu zen Euskal Kostako bigarren edizioa eta bertako emaitzak gogoratuko ditugu, herriko beste taldeek egindakoarekin batera. Beraz badakizu, ez galdu gaurko saioa eta sintonizatu Arraio irratia 20.00etan FMko 99.3an.

Gari Uranga eta Onintza Olaizola denboraldiko lehengo saioan

Kaixo entzule maite!

Opor luzeen ostean berriz ere gela arroxera gatoz Izerditan blaiko kideak. Ordutegi klasikora bueltatu gara, hau da, asteazkenetan 20.00tan hasiko da gure saioa zuen pintxopotea girotzeko asmoarekin. Erasmuseko txangoaren ostean Asier Aranguren ere itzuli zaigu bekario postua utzi eta nomina ofizialean sartu delarik.

Berritasun hauek aipatu ondoren jakin entzule maite arraun kontuak izango ditugula mintzagai gaurko saioan. Batetik Kontxa eta Liga irabazi dituen Onintza Olaizola, San Juaneko arraunlaria eta bestetik Gari Uranga ZAEko entrenatzailea. Biekin denboraldiak eman duenaz arituko gara eta nola ez, hurrengora begira ere jarriko gara.

Beraz badakizu, saio hau ez galtzeko, sintonizatu Arraio Irratia FMko99.3an 20.00tatik aurrera!!

ZarataZarautzen denboraldi berria hastear da

ZarataZarautz saioaren denboraldi berria aste honetan hasiko dugu. Asteartero eta 21:30etatik aurrera ohiko hirukotea izango gara saioa egiten.

Aste honetan, udan lorturiko harribitxiekin osatuko dugu saioa. Obediencia, Satelite, Kaleko Urdangak eta beste hainbat talde entzun ahalko dituzue, agenda zaratatsua ahaztu gabe.

Denboraldi berriko lehen saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.