Arraio Irratiaren ikasurte berriko lehen bilera bihar egjngk dugu, igandean, Putzuzulo Faztetxean. Bilera 19:00etatik aurrera izango da eta aurten ditugun erronka berriei buruz hitzegiteaz aparte, irratiari hauts pixkat aterako diogu. Nahi duen oro gonbidatua izango da.
Kategoria: Berriak
Arraio Irratiko hemerotekari hauts apur bat atera diogu eta bideo berri batekin gatoz oraingoan, 1999ko Azaroaren 28an Zarauzko Aritzbatalde Pilotalekuan burutu zen Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako finalaurrekoarekin alegia.
Zarauzko Jai-Txiki taldearen aldetik, Julen Zulaika, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor “Mantxi” izan genituen. Azpeiti-Landeta taldetik berriz, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza eta Andoni Larrañaga eduki genituen. Zarauztarrek 33 puntutako aldearekin garaitu ziren.
Garaiko VHSa nahiko ondatua zegoen eta irudi eta bertso batzuk bakarrik ahal izan ditugu berreskuratu. Goza ezazue!!
Zozketako zenbaki saritua: 8.251. Gaur irten da sariduna.
T
urismoaren Munduko Erakundeak maitzean egindako goi bilera baliatuz, herri borroken astea antolatu zuten Donostian hainbat lagunek, dozenaka eragileren babesarekin. Eraikin publiko bat okupatu eta hainbat bilkura eta ekitaldi egin zituzten, eredu kapitalista-patriarkalak eta turistifikazioak herritarrei dakarzkigun kalteak salatzeko.
Poliziaren errepresioa izan zen beste behin erantzuna: isunak, identifikazioak eta bi zarauztarren atxiloketa, besteak beste. Protesta baketsu batentzat izugarrizko operatiboa jarri zuen Ertzaintzak, eta bertan parte hartzeagatik bortizki kolpatu eta atxilotu zituzten bi zarauztar, era guztietako agintariak Tabakaleran pintxoak jaten ari ziren bitartean.
Irailaren 17rako zitazio bat jaso dute orain, desordena publikoa eta lesioak leporatuta. Donostian aste osoan jasotako isunei eta prozedura horrek ekar ditzakeen gastuei aurre egiteko, mariskada bat zozkatuko dugu Zarautzen, abuztuaren 15ean eta 16an. Musika plazan izango gara 12:00eatatik 21:00etara. Zozketa ostegun iluntzean egingo da Musika Plazan bertan, eta Arraio Irratiaren bidez jakinaraziko da.
BIZITZA DA HANDIENA!
Kaixo entzule maite! Aurten ere Tourreko etapa bat girotzen arituko gara Gaba tabernan. Datorren asteazkenean 15.15tatik aurrera gure hitz jarioaz gozatzeko aukera izango duzue irratitik, internetetik edota zuzen-zuzenean tabernara gerturatuta. Gogoratu beti bezala etapako irabazlea nor den asmatzeko lehiaketa egingo dugula eta berdinketen kasuan aurrez-aurre egotea hobetsiko dela. Ez hutsik egin eta etorri Gaba tabernara tourreko etaparik motzena jarraitzera!

