Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Getariko mendi duatloia eta playeroak gaurko saioan

Iepa kaixo!

Gaurko saioan Getariko II. mendi duatloiari eskainiko diogu lehendabiziko zatia. Pedro Ayestaran antolatzailearekin arituko gara larunbat arratsaldean lehiatuko den proba honen nondik norakoen berri izateko.
Bigarrengo zatian playeroen lehendabiziko jardunaldia errepasatzeaz gain, bigarreneko kiniela ere egingo dugu ostiral honetan jokatuko baita. Denbora izanez gero beste zenbait albiste ere jorratuko ditugu. Beraz badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 20.00tan FMko 99.3an!!

5, 4, 3… Grabatzen!

Badator berriz ere Zinema Itsua! Marlene, Louis, Coraline fitxajea eta Arantxa Arruti urrezko kolaboratzailea Donostiako alfonbra eta besaulkietan ibili gara, han-hemenka, zuei hango berri emateko. Ikusitako pelikulak eta bizipenak kontatzeko prest gatozkizue, beraz.

Baina, baina, baina, Donostiako Zinemaldiak ere badu laguntxo bat; Zinemaldi alternatiboa, alegia. Aurten, Txantxarreka gaztetxean antolatu dute, eta Markel Ormazabalekin hitz egingo dugu xehetasunak jakiteko.

Badakizue: entzun gaitzazue itsu-itsuan, zuzenean, 99.3 FMn, bihar 21:00etatik aurrera.

 

Bide batez…  SSIFF??? Zer iruditzen zaizue izen berria? Twitterren galdetuko dugu ea zer iritzi duen jendeak.