Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

KOSTA KASTA

Kosta kasta irratsaioan Salbatore Mitxelena Ikastolako Dbh 4. mailako ikasleak jardungo gara kontu kontari. Bertan, gai ezberdinen inguruan arituko gara, esaterako: 2019ko urrian ospatuko den kilometroak, musika, elkarrizketak, kirola, zozketak, herriko zein munduko berriak, etab. Hilebeteko azken asteazkenetan, iluntzeko 19:00etan izango da, beraz, badakizue, entzun gaitzazue!

Aurtengo programazioa prest dugu!!

Arraio Irratiaren 13. denboraldikobprogramazioa prest dugu eta nobedade askorekin gatoz gainera!!

Aurreko denboraldiko BAPATEKO UNIBERTSOA, ZARATAZARAUTZ, IZERDITAN BLAI, ATALKA ETA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA irratsaioaz gain, saio berriak edukiko ditugu gurean:

GALDE DEBALDE: astelehenero, 21:30etik aurrera. “Lagunen arteko eztabaida klasiko, ez hain klasiko eta surrealistak”. “Iritzi edota paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzera gatoz”.

KOSTA KASTA: hileko azken asteazkenean, 19:00etatik aurrera. “Ikastolako ikasleek grabaturiko irratsaioa, beraien kezka, galdera eta gai ezberdinen inguruan”.

ITHAKA UKATUZ: asteazkenero, 21:30etik aurrera. “Munduan barrena bidaiatzeko parada ezin hobea izango dugu, modu didaktiko batean ezagutzeko ditugun txoko eta bazter berezien istorio, ezkutaleku, usain eta soinuak begiztatuz”. Saioa azaroaren 7an hasiko da.

HANKAK LURREAN ostegunero, 19:30etik aurrera. “Lurraren gaineko irratsaioa, gure elikagaiak, ohiturak eta paisaiak, alternatibak eta sendagaiak”. Azaroaren 22an hasiko da irratsaioa.

Getariako Keta Shark saskibaloi taldea bihar gela arroxean

Kaixo entzule maite!

Aurreko astean agindu bezala, biharkoan Getariako Keta Kirol elkarteko BabyAuto Shark taldeko partaideak izango dira gurean. Udan zehar zurrumurru andana egon da talde honen inguruan, frankizian Zarauzko Kirol Elkartean tokirik ez zuela eta erbestera jo behar izan dute.Kontu honen gora beherez gain denboraldi honetan duten erronken berri izango dugu.

Ez da ahaztu behar playerotako 3. jardunaldia ere ate joka izango dugula, beraz, gonbidatuekin kiniela egingo dugu, anima zaitez gure kinielan parte hartzera!

Hau dena beti bezala, asteazkenean 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!!