Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Kros mistoa, playeroen kiniela, surfa eta historikoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan denetarik izango dugu. Hasieran, kros mistoaz arituko gara, pasa den igandean izan zen 40. edizioa eta bertako emaitzak errepasatuko ditugu. Honekin batera playerotako kiniela ere egingo dugu, ostegunean mutilen 6. jardunaldia izango baita.

Aspaldian ez bezala, aste honetako saioan surfa tarte bat eskainiko diogu. Alde batetik Stephanie Gilmore izan da munduko txapeldun 7. aldiz eta Koroa Hirukoitzeko froga aurrera doa Hawaiien.

Azkenik saioa amaitzeko kirolari historiko bat ekarriko dugu gogora, hau ere aspaldian egiten ez genuenez gogotsu arituko gara, nor izan nahi den jakin nahi?? Ba sintonizatu Arraio Irratia bihar 20.00tan FMko 99.3an!!

Azaroari errepasoa eta Martxel Aizpurua entzungai ttirriki-ttarrakan

Azaroari errepasoa eman diogu aste honetako irratsaioan, tartean, pinuak, hartzak eta artzainak, Prestige eta Flyschak, lurraren defentsan  errepresioaren datuak… eta beste hainbat kontu jorratzeaz gain, elkarrizketa nagusia Martxel Aizpurua erlezainarekin izan dugu. Egun erle eta erlauntzek bizi duten egoera aztertzeaz gain, eztigilearen ofizioa azaldu eta animatu ditu gazteak mundu harrigarri honetan parte hartzera. Honetaz gain, izan dugu gure kultura eta ohituretan  erleek zuten pisuaz ohartzeko  eta hainbat kontakizun jasotzeko aukera ere izan dugu, prentsa! erleei zuka egiten omen zaie beste animalia guztiei hika egiten zaien bitartean edo etxeko nagusia hiltzean, erletara joateko ohitura omen zen argizari gehiago egin zezaten eskatzeko… Honelako kontu ugari dituzue entzungai beraz aste honetako ttirriki-ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan, eta badakizue lurraren zaleok zita bat duzuela ostegunero arraio irratian 19:30tatik 20:30ak arte.