Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Aritz Aranburu surflaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Aritz Aranburu surflaria izango dugu gela arroxean. Hawaiitik etorri berritan, Galeako lur muturrean aritu zaigu olatu handien txapelketan. Bigarren postu bikain bat lortu ostean gurekin solasteko tarte bat hartuko du iluntzean.

Honetaz gain playeroen emaitzak ere errepasatuko ditugu, gizonezkoen 6. jardunaldia izan baitzen ostegun goizean.

Beraz, badakizu, bihar 20.00tan sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!!

Arazo teknikoak ditugu FMko emisioarekin

Arraio Irratiaren FMko emisioarekin arazoak ditugu azken asteetan era Zarautz eta inguruko herrietan zail egiten gure sintonia harrapatzea.

Lanean gabiltza hau konpondu nahian eta ahalik eta azkarren konpontzea espero dugu.

Bitartean, internetez entzuteko aukera ere baduzue:

http://www.arraio.eus/online/online.html

Goiabeko ogia, erremolatxa, ehkolektiboa etab… entzungai!

Garaian garaikoa ta goxo egindakoa, hauxe da  Arrik hasi berri duen atala ttirriki-ttarrakan. Lehenengo honetan, erremolatxa ekarri digu gela arroxera, Askotan baztertua edo ahaztua dugun barazki honen historia, bere ezaugarriak eta gora beherak kontatzeaz gain, salmorejo koloretsu bat aurkeztu digu errezeta modura. Bestetik, Goiabeko Asier Baztarrika izan dugu, euren proiektuaz eta batez ere ogiaren inguruan jardun dugu hizketan, ogitik hasi eta mundua aldatzeko asmotan geu ere puztu gara legamiaren eraginez edo… Horretaz gain,  EHkolektiboa ere izan dugu mintzagai, Euskal Herri mailan ekologia, elkarlana eta konpromisu sozialean oinarrituriko sarea eta dinamika. ON EGIN!

LGTBIQ+ pantailatik aterako dugu

Gaurko saioan, LGTBIQ+ munduan murgilduko gara, bai pantailaren barruan, baita kanpoan ere. Horretarako, Zarautzen gai honen harira elkartzen ari diren lagunetako bat izango dugu: JM.

Homosexualitatea, homofobia, transgeneroa, transexualitatea, bisexualitatea, fikzioa, dokumentala, bizipenak… Galdu egingo duzu?

21:00etatik aurrera, Zinema Itsua, 99.3 FMn.

 

Saioan, Facebook orrialde honetaz ere hitz egin genuen. Emaiozue begiratutxo bat!https://www.facebook.com/Zarauzko-lgtbiq-taldea…/