Podcast: Play in new window | Download
Garaian garaikoa ta goxo egindakoa, hauxe da Arrik hasi berri duen atala ttirriki-ttarrakan. Lehenengo honetan, erremolatxa ekarri digu gela arroxera, Askotan baztertua edo ahaztua dugun barazki honen historia, bere ezaugarriak eta gora beherak kontatzeaz gain, salmorejo koloretsu bat aurkeztu digu errezeta modura. Bestetik, Goiabeko Asier Baztarrika izan dugu, euren proiektuaz eta batez ere ogiaren inguruan jardun dugu hizketan, ogitik hasi eta mundua aldatzeko asmotan geu ere puztu gara legamiaren eraginez edo… Horretaz gain, EHkolektiboa ere izan dugu mintzagai, Euskal Herri mailan ekologia, elkarlana eta konpromisu sozialean oinarrituriko sarea eta dinamika. ON EGIN!
Be First to Comment