Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

LOU dokumentalaz ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala edukiko dugu hizpide. Dokumentala burutu duten hiru kideak edukiko ditugu eta baita Dani Ulacia ere, Humedecidos eta OK Korraleko kidea. Guzti hau, beti bezala, 21:30etatik aurrera.

Dokumentalaren inguruan egin dugun irratsaioa podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Pinuen gaitza eta euskal sagardoa hizpide ttirriki-ttarrakan

Gaurko saioan pinuen gaitza edo hobe esanda gizakion gaitza pinuetan islatua aztergai izango dugu ttirriki-ttarrakan. Honetarako Aitziber Sarobe biologo eta Arkamurkako kidea izango dugu. Gaitzaren nondik norakoak , basogintzaren egoera  eta eman nahi diren “alternatiba” edo ihesbideak izango ditugu aipagai elkar lan berri bati hasiera emanez.  Bestetik, sagardo denboraldia ate joka dagoen honetan Euskal Sagardoa izendapenaren koordinatzaile eta bertsolari ezaguna dugun Unai Agirre izango da gurean. Euskal Sagardoa bertan ekoizturiko sagarrez bakarrik osatua  eta kalitate berme baten ziurtagiria duen sagardoa da, honetaz gain, sagardoaren eta sagardotegien munduan murgilduko gara, bertako egin beharrak ohiturak eta bestelako ezagupenak jasotzeko asmoz. Ostegunero zuzenean 19:30-20:30 artean.  On egin!

 

 

Zientzialari zoroarekin Nippon aldera

Ithaka Ukatuz saioak gaurkoan ere ez dizue huts egingo eta saio honetan bidaia ezin bereziago batekin gatoz!

Gaurkoan Mikel Abadia zientzialaria izango dugu gela arroxeko uhinetan, duela ez asko Japonia aldean izandako egonaldiari buruz solasean. Mikel laneko kontuekin murgilduta abiatu zitzaigun Asiara, baina ziur bere abenturazaletasunak lan momentuak gainditu zituela eta esperientzia mordo bat eskaintzen dizkigula.

Zuen zain egongo gara beti bezala 21:30tatik aurrera Arraio Irratian!