Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan pinuen gaitza edo hobe esanda gizakion gaitza pinuetan islatua aztergai izango dugu ttirriki-ttarrakan. Honetarako Aitziber Sarobe biologo eta Arkamurkako kidea izango dugu. Gaitzaren nondik norakoak , basogintzaren egoera eta eman nahi diren “alternatiba” edo ihesbideak izango ditugu aipagai elkar lan berri bati hasiera emanez. Bestetik, sagardo denboraldia ate joka dagoen honetan Euskal Sagardoa izendapenaren koordinatzaile eta bertsolari ezaguna dugun Unai Agirre izango da gurean. Euskal Sagardoa bertan ekoizturiko sagarrez bakarrik osatua eta kalitate berme baten ziurtagiria duen sagardoa da, honetaz gain, sagardoaren eta sagardotegien munduan murgilduko gara, bertako egin beharrak ohiturak eta bestelako ezagupenak jasotzeko asmoz. Ostegunero zuzenean 19:30-20:30 artean. On egin!
Be First to Comment