Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Otsaileko gora beherak eta Hernaniko karabeleko egitasmoa gaurkoan

Hileko azken ostegunetan egin oi dugun bezala ttirriki ttarrakan(hankak lurrean), hilabeteari errepasoa emango diogu lehenik, lurraren inguruko  gora behera zenbait iruzkinduz. Bestetik, Hernani aldera joko dugu elkarrizketa nagusiaren tartean. Karabeleko proiektuaren berri emateko Oier  Iurramendi izango dugu. Karabeleko irabazi asmorik gabeko egitasmoa izateaz gain, Esperimentazio zentro irekia da, bai publikoarentzat eta bai barazkigintza ekologikoaren sektoreko profesionalentzat, helburua nekazaritza ekologikoa sustatzea da, eta barazkigintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura zabaltzea.. Honetaz gain, buru gaixotasuna duten pertsonei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio psikosozialerako zentroa ere bada Karabeleko.  Hona beraz gaurko gure menua, astero bezala arratsaldeko 19:30 20:30 artean arraio irratian, non bestela!!

 

Txapela buruan ta ibili munduan!

Irratsaio ezberdin baten aurrean gaude gaurkoan. Gela arroxean izango dugun gonbidatuak esan daiteke denbora gehiago pasatzen duela munduaren ertzak bisitatzen bere Aia kuttunean baino.

Xabi Azpiazu ez da geldirik egoteko pertsona, eta gaurko saioan ere batetik bestera eramango gaitu, orain arte burutu dituen hainbat bidaia jorratuko dituelarik. Ziur guztiak ukitzeko denbora ez dugula izango, baina lur hartzen dugun txoko bakoitzeko hainbat bitxikeria ezagutuko ditugu.

Zuen belarriekin kontatzen dugu 21:30tatik aurrera Fmko 99.3an.

Bihar herriko taldeen errepasoa eta Kirol Gala Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko astean agindu bezala, oraingoan herriko taldeen hileroko errepasoa egingo dugu. Urtarriletik hona izan dituzten emaitzak aztertu eta beraien sailkapenari begirada bat eskainiko diogu.

Honi loturik, pasa den astean izandako Kirol Galan sarituak izan ziren kirolarien zerrenda errepasatuko dugu. Gala honetan 2018an Zarauzko kirolari onenak saritu zituzten eta horren aipua egingo dugu.

Honetaz gain playeroen errepasoa ere egingo dugu, igande eguerdian izan zen jardunaldiko emaitzak aintzat hartuz. Hau dena beti bezala, asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!