Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Aurten ere tourreko turra emango dugu

Kaixo entzule maite!

Azken urtetan bezala aurten ere tourrean turra emateko prest gaude. Aurten berrikuntza bezala tabernaz aldatu eta Arrano tabernatik arituko gara. Oraingo honetan pirineoetako zein alpetako etapak eskainiko ditugu. Uztailaren 20 eta 27an 15.30etatik entzun ahalko gaituzue Arrano taberna zein FMko 99.3tik.

Ez ahaztu porra egiteaz, irabazleak sari potoloa izango baitu. Uztailaren 20an Kilometroen alde antalatu den futbol partida ikusteko 2 sarrera alajaina! Beraz badakizue, ez hutsik egin eta udaran ere jarraiti Arraio entzuten!

Euskal Herria Zuzenean 2019ko Jaialdiko taldeen errepasoa

Kaixo guztio!

Gaurkoan EHZko jaialdian egongo diren talde batzuk ekarri ditugu.

Beraien aurkezpen xume bat eta abestiekin jaialdira joateko proposamen polita izan daitekeela uste dugu.

Animatu eta agian bertan ikusiko gara.

Hurrengo ikasturterarteeee!!! muxu asko ta goxatu udaraz eta musikaz betii!!

NINA eta  LOPANDERE

Non da ITHAKA?

Erraz irudika dezakegu Ulises, Ithakara itzulitakoan, Peneloperen musua jaso ondoren, bidaia laburrik ez dagoela esanez. Gurea kasuan azaroan hasitako bidaia ez da motza izan, luzea eta zabala esango genuke, baina gaurkoan geldialditxo bat egitea tokatzen zaigu. Udako oporraldiak ate joka ditugu eta tarte batez uhinetatik aldenduko gara. Ziur atseden honen ostean indar, istorio eta abentura pila batekin itzuliko garela!

Denboraldiko azken irratsaioan etxe giroan arituko gara, Cousteau jaunak Willy Fog elkarrizketatuko baitu, azken honek ezagutu dituen munduko txoko berezien inguruan jardungo direlarik.

Gurekin nahi zaituztegu ikasturte amaiera honetan, ziur Cousteau jaunak estuasunetan jartzen duela Willy. Mila esker denboraldian zehar gurekin izandako gonbidatu guztiei eta nola ez zuei, gure entzule finei! Beti bezala 21:30etan Arraio Irratian!

Erremontadak eta ezustekoak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Konturatzerako bihar denboraldiko azken saiora heldu gara! Biharkoan ez dugu gonbidaturik izango, bihar, aspaldian egin ez dugun bezala, gure kontu eta komeriei egingo diegu kuku. Kasu honetan, kirolaren historia egin diren erremontadak eta ezusteko batzuk ekarriko ditugu gogora. Beraz, badakizu, atzera begirada hau galdu nahi ez baduzu sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an!!