Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Uterzineko kide bati elkarrizketa ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Uterzineko kide bati egingo diogu elkarrizketa. Berriki atera duten “Mujeres Punks: Las pioneras de nuestra escena” liburuari egingo diogu errepasoa eta bertan ageri diren talde batzuk entzuteko aukera edukiko dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Putzuzulo eta gaztetxeak, hamalau urte eta gehiago

Kaixo lagunok! Gaurkoan gonbidatu ugari izango ditugu gela arrosean. Putzuzuloren 14. urteurrenaren harira, Zarautzen gaztetxeen bueltan ibilitako belaunaldi ezberdinetako kideak izango ditugu memoriari herdoila kentzen. Manuela garaia, gaztetxerik gabeko urteak, okupazioa, Putzuzuloren bilakaera eta beste errepasatzen saiatuko gara. Zuek ere izango duzue zer esan! Gogoratu telefonoa libre izango dugula: 943 86 81 83.

Bestalde, aurtengo kolaboratzaile berri bat ere etorriko zaigu gaur, Aitziber Sarobe. Lurrari eta ingurumenari lotutako gaiak ekarriko dizkigu hilean behin. Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Seminci, Unbelievable eta Izibene Oñederra

A zer nahasketa izango dugun biharko Zinema Itsua saioan! Hasteko, Arantza Arruti Valladolideko Seminci jaialdiaz arituko zaigu; ondoren, Nymeriak Unbelievable telesailaz hitz egingo digu; eta bukatzeko, Izibene Oñederra zuzendari eta marrazkigilea elkarrizketatuko dugu.

Gu, zinema-munduan egunean gaude. Zu?

Bihar, hilak 31, 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua Arraio irratian, 99.3 FMn.

KOSTA KASTA BUELTAN DA

Kaixo guztioi!
Piztu irrati horiek, garbitu belarritxoak eta hasi 99.3fm-a sintonizatzen… Badatorrelako, bueltan delako, aurtengo DBH 4. mailako ikasleen hilebeteroko irratsaioa! KOSTA KASTA, hilebeteko azken asteazkenetan, iluntzeko 19:00etatik aurrera, Zarauzko Arraio irratian!
Urriko azken asteazken honetan, urriak 30, izango da aurtengo ikasleen lehen emanaldia, eta irratsaio oso interesgarria prestatu dute! Gai ugarirekin datoz oraingoan: aurkezpena, area 51, urriak 12ko jai egun arrotza, Nekane Saroberi elkarrizketa, Altsasuko eta Procés-eko auziak, Intzak hik musika taldeari elkarrizketa, entzuleen abestien Top 5-a, ikasleen aitormen eta aholkularitza tartea, arrauna, errugbia, zozketa eta gehiago!