Press "Enter" to skip to content

Grebaren jarraipen berezia Arraio Irratian

Kaixo lagunok!

Arraio Irratiak bat egiten du urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatutako greba orokorrarekin bat. Lan, pentsio, bizitza duina lelopean egin da deialdia, pentsiodun mugimenduaren deiari erantzunez. Grebarekin bat egiteko, kaleko jarraipena eginez eta uhinak okupatuz, irratsaio berezia egingo dugu ostegunean, 10:00etatik aurrera.

Besteak beste, 1.200 euroko gutxieneko soldata, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, lan jardunaldia 35 ordura jaistea, prekarietatea amaitzeko neurriak hartzea eta eskubide sozialak bermatzea eskatuko da, planeta suntsitzen ari den sistema ekonomiko eta sozial kapitalista, neoliberal, patriarkalaren aurka.

OSTEGUNERAKO DEIALDIAK

Zarautzen eta inguruko herrietan ere deialdi ugari antolatu dituzte greba batzordeek. Asteazkenean, kazerolada bat izango da 20:00etan udaletxe plazan. Ostegunean, berriz, egitarau luzea izango da. Bitartean, sindikatuetako kideekin egindako irratsaoia entzun dezakezue.

Greba, greba, greba orokorra!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude