Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2020

Zientzia-fikzioan mugarik ez

Nork esango zigun egun bizitzen ari garena erreala izango zenik? Guri, zientzia-fikziozko egoera begitantzen zaigu. Zuei ez? Aitzakia hori hartuta, beste mundu batzuetan bidaiatu dugu: gizakiok irudikatu ere egingo ez zenituzketen gauzak ikusi ditugu Oriondik harago; urruneko galaxietan ibili gara; ilargiari bisita ugari egin dizkiogu; hezur-haragizko izatetik, tonuez marraztutako uhin bihurtu gara; eta etxera itzultzean ere, distortsionatuta sentitu gara inguratzen gintuen guztia betikoa ote zen zalantzan. Dena antzaldatu da!

Oso genero zabala da zientzia-fikzioa, baina guk aukeraketa bat egin dizuegu. Hortaz, denetarik duzue aukeran: drama, abenturak, thrillerra, umorea, maitasuna… Baina guztia zientzia-fikzioak barnebilduta. Hala ere, egia da elementu batzuk errepikatu ere egiten direla: giro iluna, espazio-ontziak, jarraipenak, engainuak, irudi pentsaezinak… Irakurri baino, hobeto ikustea, ezta?

Esperimentatu nahi baduzu, entzun, bihar, Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, 99.3 FMn, Arraio irratian.

LEIHOTIK AT! Podcasta – 2.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun Leihotik At! podcasta!

BIGARREN ATALA: “Mundua gaixorik dago”

Bihar, osteguna 19tan SAIOA ENTZUNGAI!

Mundua gaixorik dago, bai.

Podcast programa honen bigarren atala dezue honako hau. Elkarrizketa mamitsu bat dakarkigu: Gasteizko Txagorritxu erietxeko mediku baten testigantza jasoko dugu. Gozatu!

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua.

Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman. Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun ‘Leihotik At!’ podcasta!

LEIHOTIK AT! Podcasta

Etxian sartuta gaude, bakartuta, zalantzaz beteta… Baino eztia hauek besuak gurutzatuta gelditzeko egunak. Aurrez bizi gabeko egoeran laga gaitu Covid-19ak sortutako krisiyak eta (des)informaziyo uholdiak ziurgabetasuna ta zalantzak areagotu besteik ez dizkigu iten. Zer dao, ordia, krisi sanitario honen atzian? Ze epe motzeko eta luzeko eragin dazka krisi honek? Zenek jasango ditu eraginak? Ze in dezakeu egoera nahasgarri hontan?

Dandako kidiok ez dakau geldik geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Hortara dator Leihotik At! podcasta: aktualitatia, ikuspegi kritikua, krisiyan ondoriyo berehalakuak jasaten ai dan jendian testigantzak, kultur proposamenak… ta gauza gehio!

HONA HEMEN LEHEN ATALA!

Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun Leihotik At! podcasta!

Astero bi saio: asteazkenetan (Arraion, osteguna 19tan) ta larunbatetan (Zuzenean!) 21etan!

Bitakora Kaiera bueltan da!

Gaur egungo egoera berezia ikusirik, Arraion ere irratsaio bereziak emititzen ari gara. Ithaka Ukatuz saioak iraganera egingo du bidaiatxoa gaurkoan, hain zuzen ere 9 urte atzera eginez eta Bitakora Kaieraren remember bat burutuz. Ithakak, Arraioren uhinetan, Bitakoraren testigua hartu zuela esan daiteke, eta honekin omenalditxo txiki bat egin nahi diogu.

Baina honek ez du esan nahi Willy Fog ez dela zuekin izango, gaurko programan bera izango baita gonbidatu berezia. Bai, apur bat gazteago, baina betiko ilusioarekin izango dugu Willy gela arroxetik zuen etxetara sartzeko gogo biziz.

21:00etatik aurrera izan arraio! entzun arraio!