Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2020

Bueltan da Ahuntza: greba, greba… greba orokorra!

Kaixo Ahuntzok!

Etenaldi eder baten ondoren, igande honetan itzuliko gara Ahuntzak Arraio Irratiko gela arrosera. Ez gara bakarrik egongo gainera: liburuzainaren kolaborazioaz gain, ELA, LAB eta CNT sindikatuetako kide bana izango ditugu urtarrilaren 30eko greba orokorraren inguruan hizketan. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiaren bueltan arituko gara haiekin. Telefonoa libre izango dugu, beraz, zuen galdera eta iritziei lekua egiteko ere.

Hori dena, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Igandeko irratsaioan ez ezik, hilaren 30ean ere grebarekin bat egingo du Arraio Irratiak, jarraipen berezi baten bidez. Zarauzko kaleetan gertatzen denaren berri emango dugu zuzenean 10:00etatik aurrera. Denok grebara!

Kitzika: Maskulinitatea(k)

Gaurko irratsaioan, maskulinitateak izango ditugu protagonistatzat.
Gonbidatu ezin hobea izango dugu horretarako, Axi Baglietto!
gaiari buruz hitz egin eta gizon taldeei buruz arituko gara.
Artefaktetan gai honi buruz ilustratzaile eta liburu bat edukiko dugu hizpide.
Zatozte gure bidai honetara eta kitzikatu gaitezen elkarrekin!
GAUR 21:00etan!

Herriko taldeen emaitzak eta playeruak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. 2020. urtea nola hasi duten aztertuko dugu denboraldiaren erdia igaro zaigun honetan. Emaitzarik aipagarriena eskubaloiko gizonezkoek Bartzelonan lorturikoa izan da, garaipen garrantzitsua benetan mailari eusteko borrokan.

Bestalde, playeroen jardunaldi berri bat izango dugunez kiniela egitea tokatuko zaigu, baita azken jardunaldiko emaitzak errepasatzea ere. Beraz, badakizue, hutsik ez egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!