Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2019

Jardunaldi feministak eta espainiar hauteskundeak

Kaixo entzule!

Gaurkoan irratsio berezia izan dugu. Hasieran arazo teknikoak genituen eta FMko seinalerik gabe, soilik internetez emititzen egon gara. Horrek ordea ez digu eragotzi prestaturik genuen edukiak lantzea. Lehendabizi Garazi, Bilgune Feministako kidearekin elkarrizketa bat egin dugu, pasa den astean burutu ziren jardunaldi feministen inguruan. Ondoren espainiar inperio zapaltzailearen hauteskundeen errepasoa egiten jardun gara, Samaizuloko sorgiñaren bixita izan dugun arte. Samara Veleteren liburuaz aritu zaigu, indarkeria sexitaren inguruan. Tartean aipatu ditugu efemerideak, gaurkoan ere datu interesgarriz josiak.

ESTITXU Robles-Arangiz

Estitxu aitzindaria izan zen;emakumea, bakarlaria, gitarrarekin kantatzen zuen, euskaraz, kantu tradizionalak nahiz country, jazz, bakeroen pelikuletako musika… horiek hartu eta euskaratzen zituen. 15 disko grabatu zituen eta Beskoitzeko urretxindorra goitizenarekin mundu osotik ibili zen bere gitarra lagun zuela . Musikazale askorentzat sinbolo bat da. Estitxu, Lourdes Iriondo eta Maite Idirinekin batera, 1960ko hamarkadaren amaierako euskal musikagintzaren protagonista nagusietako bat izan da.

DOKUMENTALA

Abestiak: Ene izar maitea, Umezurtza, Ilun beti, Zerurat galde egin, Negua igarota, El Dorado, Denbora anitz, Beskoitze, Alaitasuna, Zure Begiek eta Agur Maria.

Biharkoan bai, herriko taldeen emaitzen errepasoa

Kaixo entzule maite! Aurreko saioan ZAEko arraunlariekin izan genuen elkarrizketaz gozatu ostean ,aste honetan herriko taldeen berri emango dizuegu. Talde gehienak beraien txapelketan murgilduta daude dagoeneko eta lehen jardunaldi hauetan egien dutenaren berri emango dizuegu.

Bestalde, playeroen kiniela ere egingo dugu, baita 2.eko jardunaldiak utzi zizkigun emaitzak gogoratu ere, ezusteko bat edo beste egon baitzen. Beraz, badakizu, herriko kirol kontuez gehiago jakin nahi baduzu, sintonizatu 21.00tan Arraio Irratia FMko 99.3an!!