Kaixo entzule!

Gaurkoan irratsio berezia izan dugu. Hasieran arazo teknikoak genituen eta FMko seinalerik gabe, soilik internetez emititzen egon gara. Horrek ordea ez digu eragotzi prestaturik genuen edukiak lantzea. Lehendabizi Garazi, Bilgune Feministako kidearekin elkarrizketa bat egin dugu, pasa den astean burutu ziren jardunaldi feministen inguruan. Ondoren espainiar inperio zapaltzailearen hauteskundeen errepasoa egiten jardun gara, Samaizuloko sorgiƱaren bixita izan dugun arte. Samara Veleteren liburuaz aritu zaigu, indarkeria sexitaren inguruan. Tartean aipatu ditugu efemerideak, gaurkoan ere datu interesgarriz josiak.

« »