Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2019

Uterzineko kide bati elkarrizketa ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Uterzineko kide bati egingo diogu elkarrizketa. Berriki atera duten “Mujeres Punks: Las pioneras de nuestra escena” liburuari egingo diogu errepasoa eta bertan ageri diren talde batzuk entzuteko aukera edukiko dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Gipuzkoako azken asteburutako saiuak entzungai, Felixen ofiziuak aztergai eta Maialen Akizu elkarrizketatu!

Eibar, Irun eta Andoaingo saiuak izangoitugu entzungai, betiere zarauztarran aldeko ikuspegiyakin. Felix izan genun kantuan Eibarren eta hara zuzenduko deu gure saaiuan hasiera. Geo goraberak gorabera Maialen Akizu elkarrizketatzeko tartia ere hartu deu!

https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/parte-hartzaileak/felix-zubia-olaskoaga/@@images/0c250e45-3559-41f9-969e-4dc14c815461.jpeg

Putzuzulo eta gaztetxeak, hamalau urte eta gehiago

Kaixo lagunok! Gaurkoan gonbidatu ugari izango ditugu gela arrosean. Putzuzuloren 14. urteurrenaren harira, Zarautzen gaztetxeen bueltan ibilitako belaunaldi ezberdinetako kideak izango ditugu memoriari herdoila kentzen. Manuela garaia, gaztetxerik gabeko urteak, okupazioa, Putzuzuloren bilakaera eta beste errepasatzen saiatuko gara. Zuek ere izango duzue zer esan! Gogoratu telefonoa libre izango dugula: 943 86 81 83.

Bestalde, aurtengo kolaboratzaile berri bat ere etorriko zaigu gaur, Aitziber Sarobe. Lurrari eta ingurumenari lotutako gaiak ekarriko dizkigu hilean behin. Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!