Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2018

Gari Uranga Enbatako entrenatzailea biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Ekaineko lehengo saioan Gari Urangak egingo digu bisita gela arroxera. Hilabete honetan haste da traineruen denboraldia eta horren inguruan arituko gara. Hortaz gain orain arte egindako lana ere aztertuko dugu, negu zein udaberrikoa. Esan gabe doa batel eta trainerillen emaitzak errepasatuko ditugula, hauek direlako traineru denboraldiaren aurrekariak.

Beraz, badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia bihar 18.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Aktoreen lan-arazoez hitz egingo dugu gaurko Zinema Itsuan

Pelikulak ikusten ditugu amesteko, negar egiteko, ondo pasatzeko, munduaz ahazteko… Eta onak badira, helburuak lortzen dituzte, lortzen dute gu istorioan sartzea, gu beste pertsonaia bat izatea.

Magia horren atzean, ordea, lana dago, lan ikaragarria. Eta langileak estresa izan dezakeen bezala, edo nekea, aktoreek ere berdin (aktoreek diogu, horien lanak izango baititugu hizpide).

Magia horren ondorioz, zenbait aktore pertsonaia bihurtu dira eurak nor ziren ahazteraino.

Gaurkoan, egindako lanek aktoreengan izandako ondorio psikologikoez hitz egingo dugu. Gure asmoa zinemagintzaren xarma alboratu eta lan-arazoez hitz egitea da.

 

Ez galdu bihar, 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua, 99.3 FMn.

Hazparne eta Iruñeako bertsoaldi onenak aste honetan!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Iparraldeko eskolarteko finaleko eta “78ko San Ferminak, memoriaren bertsoak” saioko bertsoaldi onenak izango ditugu entzungai. Puntu-eraztunetan Xabier Mendizabal eta Jon Aizpuruaren erantzunak, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang-en sariketa desberdiñetako emaitzak izango ditugu hainbat berriren tartean eta Teleskopiotik sekzioan 5 urte egingo dugu atzera. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

WTO go home!

Kaixo ahuntzok!

Donostiara begira jarriko gara gaurkoan, WTO Munduko Turismo Erakundearen goi bileraren harira, dozenaka eragilek deitutako “Borroka sozialen astea” aztertzeko. Bizitza Da Handiena dinamikaren baitan, eraikin publiko bat okupatu zuten astearen hasieran, eta hamaika jarduera eta mobilizazio izan dira egunotan, baita errepresioa ere (identifikatuak, Zarauzko bi lagun atxilotuak…I). Horren guztiaren inguruan aritzeko, Estitxu Eizagirre izango dugu, Argiako zuzendaria.

Beti bezala, astearen errepaso, efemeride eta guzt! Igandero,21:00etatik aurrera, Arraio Irratian!  FM 99.3!