Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2018

Haimar Zubeldia eta SKAPAko 4×4 futbito txapelketa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saian Haimar Zubeldia izango da gurean, igandean bere izena daraman klasikoa izango dela baliatuz gela arroxean martxa zikloturista honen inguruan arituko gara. Honetaz gain bere ibilbidearen zein erretiroaren inguruan ere jardungo gara.

Bestalde, larunbatean Sagasti plazan jokatuko 4×4 futbitoko txapelketako antolatzaileak izango ditugu gurean. Ekitaldi berri honen nondik norako gehiago ezagutuko ditugu SKAPAkoen ahotik.

Beti bezala, hau guztia entzungai izango duzue, bihar ostirala, 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

“Sexu orientazio eta genero identitateen ondorioz jasotzen diren gorroto delituak” tailerra mintzagai

Atalka saio berezia izango dugu biharkoa! Bertan hainbat atalkarik hartuko du parte eta gonbidaturen bat ere izango dugu gela arroxan. Aurreko astean Putzuzulo Gaztetxean “Sexu orientazio eta genero identitateen ondorioz jasotzen diren gorroto delituak”, erakusketa egon zen eta tailer parte hartzailea ere egin zen. Tailer honen grabaketa hartu eta bertan jasotakoez hitz egingo dugu.

Euzkadi S.A. liburu aurkezpena Putzuzulon

Ostegun honetan eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ahoztar Zelaieta izango dugu Putzuzulon bere “Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV” liburua aurkezten. Arraio Irratiaren 12. urteurreneko egitarauaren barruan burutuko da hitzaldia eta ondoren luntxa edukiko dugu.

Angula Ustelak hitzaldia Presio Heltzean

Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik aurrera, Presio Heltzea irratsaio berri bat izango duzue. Oraingoan, Arraio Irratiaren urteurrenaren barruan Putzuzulon antolatu zen ANGULA USTELAK hitzaldia izango duzue entzungai. Bertan, Ainhoa Intxaurdieta eduki genuen hizketan Erraustegiaren inguruko kontuekin.

Irratsioa esan bezala, 21:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai. Errepikapena berriz, ostegunean 15:00etatik aurrera.

Plazatik Gaztetxerako finaleko bestsoaldiak aste honetan!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Plazatik Gaztetxerako finaleko bertsoaldi onenak izango ditugu entzungai. Puntu-eraztunetan Mattin Muniain-en erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang-en bizkaiko txapelketako eta eskolarteko emaitzak izango ditugu hainbat berriren tartean eta Teleskopiotik sekzioan 7 urte egingo dugu atzera. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!