Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2017

Ekhineren ongietorria eta Julen Kaltzada euskaltzaleaz ariko gara gaur

Ekhine Eizagirreren ongietorrian kuxkuxean aritu ginen Matriuska eta Noname atalkariok lehengoan; han ikusi eta sentitutakoak ekarri ditugu gaurko saiora. Horrez gain, Julen Kaltzada zendu berriaren biografia irakurri dugu. Horiek eta beste hainbeste entzun nahi baduzu, egin klik behean!

Elkar entzungo dugu!

Errugbya aste honetako Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan errugbya izango dugu mintzagai. Ia da ligaren lehen herena igaro den honetan, gela arroxean izango ditugu Jon Larrañaga eta Paul Altuna errugby aditua. Azken partida aztertzeaz gain orain arteko lana nolako izango den aipatuko dugu, bai eta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren.

Lokatza alde batera utzita, playeroetako 4. kiniela ere egingo dugu. Gero eta jende gehiago animatzen ari da gure kiniela egitera, beraz, horrela jarraitu eta inguruooak ere animatu horretara. Hau dena beti bezala ostiral honetan 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Mauletik Durangora bertsotan,

Aupakaixo bertsozale!!

Aste honetan Maule eta Durangora egin du bisita Bapateko Unibertsoak. Gainera, irratsaioaren dinamikari jarraituz, eztabaidak, Saturnoko puntu-eraztunaren bigarren atala, Teleskopiotik sailean 10 urte egingo dugu atzera… Hori gutxi ez eta finalerako sarrerak lortzeko hainbat aukera ezberdin eskeiniko dizkizuegu aste honetako saioan.

Hori eta gehiago asteazkenean 20:00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3 FM!!

 

Lurralde Askea eta Errekaleor Bizirik Presio Heltzean

Datorren Presio Heltzea irratsaioan bi plataforma izango ditugu entzungai. Torreoia Bizirik herri plataformak antolaturiko hitzaldi batean oinarrituko gara gainera.

Bertan, Gasteizko auzo okupatuko kideak, Errekaleor Bizirikeko kideak eta Lurralde Askea plataformako kideak izan genituen beraien proiektua aurkezten.

Guzti hau, gaur, gaueko 21:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.