Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2017

Epaiketa politikorik ez!

Kaixo lagunok!

Ekhiñe Eizagirre herrikide eta preso politikoaren itzulerari buruzko berrien zain gauden honetan, presoen inguruko hainbat auzi izango ditugu aipagai aste honetako irratsaioan. Batetik, Ainhoa Baglietto zarauztarra izango dugu gurekin; beste 47 euskal herritarrekin batera epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, abokatu gisa egindako lanagatik. Abokatuekin batera, Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak ere auzipetuta daude -tartean, Eneko Ibarguren azpeitiarra eta Nagore Garcia zumaiarra-, besteak beste, 8 eta 21 urte arteko eskaerekin.

Auzitegi Nazionaleko beste epaiketa batean protesta egiteagatik ere auzipetuak izan ziren hainbat zarauztar, eta azkenaldian jasotako berriak azalduko dizkigu Garazik. Xabier Lopez Peña zenaren inguruko ekitaldi batengatik hasi zen auzia, 2013ko Gazte Danbadan.

Azkenik, Errusiako iraultza boltxebikearen mendeurrena oroitzeko egindako hitzaldi zikloaren berri ekarriko digu Aritzek, eta Paulek beteko du aste honetako kolaboratzaileen txokoa.

Betiko gisan, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian, FM 99.3!

rebeca lane gorkeyan

Azaroan gaudenez, eta 25a emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna danez,

Rebeca Lane bezelako emakume batekin irratsaioa indartzea pentsatu degu. Guatemalteka hau,

Rapera feminista, poeta,…zateaz gain, proiektu askotan inplikaturik dagoen emakumea da.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                     Udara hontan, donostiako guardetxean bere musikaz disfrutatzeko aukera izan gendun.

Zast Sharks-eko partaideak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Udazkena joan eta negua etorri den honetan gela arroxeko giroa berotze aldera Zast Sharkseko kideak izango dira gurean. Gipuzkoako bigarren mailan aritzen den talde honek 6 jardunaldiren ostean oraindik ez du porrotik ezagutzen, beraz beraien sekretua zein den argitzen saiatuko gara. Berix eta Joseba Sagardiak honetaz gain taldea noiz eta nola sortu zen esango digute eta Donosti Dolphinsen aurka duten pikeaz ere mintzatuko gara.

Honez gain playeroetako emaitzak ere errepasatuko ditugu, getariarrak lider jarraitzen dute gizonezkoetan eta emakumezkoetan Kupela eta Kebide kosta bat gorago daudela dirudi. Hau dena beti bezala, ostiralean 18.00tatik aurrera!!

Bastida eta Irungoa saioak aztergai, irratsaioaren estreinaldian

Kaixo bertsozale!

Irratsaioaren lehen emanaldi honetan, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari errepaso sakona emango diogu. Gainera, bertsolaritzaren inguruan pil-pilean dauden gai ezberdinak jorratuko ditugu gure sekzio unibertsaletan. Bestalde, Joseba Arruti “Txotxi”-k estreinatuko du Saturnoko puntu-eraztunak atala.

Ez galdu! Asteazkenean 2o:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!