Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2017

Herriko taldeen emaitzak aztergai biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen errepasoa egingo dugu, hilean behin egiten dugun moduan. Denboraldia aurrera doan heinean gure taldeak ere beraien helburuetatik gertu ala urrun dauden aztertuko ditugu. Honekin batera playeroetako jardunaldia eta sailkapena ere errepasatuko ditugu. Hau dena, beti bezala, ostiralean 18.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

B.D.S.M.a Kitzikan

Irratsaio honetan, B.D.S.M.ari buruz hitz egingo dugu. Horretarako bi protagonista ekarri ditugu, Bruno eta Lidia, beraien esperientziak ezagutzeko.

Hiztegi  BDSM-ero txiki bat egingo dugu, Apollonia Saintclaire Ilustratzailearen lana ekarriko dugu “Artefakteetara”, eta bukatzeko, “Frikzio” goxo bat.

Gaur 21:00 etan!!!

 

Finalerdietako bigarren fasea eta kopletako lehiaketa abian!

Iepa bertsozale!

Aste honetan Amurrion izango da bertsoaren espaziontzia. Dena den bertsoa aparte utzi gabe, koplen galaxian murgilduko gara, XI. Kopla Txapelketa aurkeztuz eta bide batez, bertarako 2 sarrera lortzeko aukera eskeiniko duen lehiaketari bide emanez. Ohi bezala, bertso aktualitatearen osoa aztergai, Teleskopiotik atalean sei urte egingo dugu atzera eta nola ez gure umore eta saltsarekin izango gaituzue!

Pd: entzuleen eskari, iradokizun eta kexak artatzeko korreo bat sortu dugu: bapatekounibertsoa@gmail.com                                                                             ANIMAU !!!

Altsasukoak aske!

Kaixo!

Altsasuko gazteak espetxeratu zituztenetik urtebete pasatu den honetan,  horietako baten guraso bat izango dugu aste honetako irratsaioan. Ondoren, CUPeko Mireia Vehik ostegunean Putzuzulon egindako hitzaldia laburtu eta aztertzen saiatuko gara.

Azkenik, Amaia izango dugu kolaboratzaileen txokoan, ikasle mugimenduaren inguruko berriak gerturatzeko. Hori eta gehiago, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!