Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2017

Haus of beats-eko lagunak biharko Kaiolatik saioan!!!

Ieepa kaixo lagunok!!! Biharko saioan Bergara aldetik etorriko zaigu bixita, izan ere Txapa irratiko “Haus of beats” irratsaioko kideak etorriko dira gela arroxera. Keep_a eta Balza handiek, beren irratsaioaren nondik norakoak azalduko dizkigute, eta haien “very greatest heats” bilduma ekarriko digute belarriak goxatzeko!!! Markos landa ikurraren doinurik ekarriko al digute??? Bihar jakingo dugu!!! 20tan punttuan Arraio Irratian!! KAIOLATIK OF BEATS!!!! UP!!!!

 

Playerotako emaizak eta Mikel Ayerbe biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan playeroen 12. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu. Azken txanpa honetan ezusteko bat edo beste gertatu zen Zarauzko hondartzan, sailkapena pil-pilean jarriz.

Honez gain Mikel Ayerbe palista ohia izango da gurean. Urte askoren ondoren iaz hartu zuen erretiroa pala profesionalaren mundutik. Ezin dugu ahaztu 2012an binakako munduko txapelketa irabazi zuela Esteban Gaubekarekin. Biharko elkarrizketan kirol honen xehetasun gehiago ezagutzeko aukera izango dugu. Zuk galderarik egin nahi baduzu erabili ezazu gure facebookeko horma.

Beti bezala saio hau entzungai izango duzue 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

“Beti bezperako koplak” Zinema Itsuan

Ostegun honetako Zinema Itsuan Beti bezperako koplak  laburmetrai kolektiboaz hitz egitera etorriko zaizkigu Arrate López Apellániz eta Oihana Leunda atalkari ohia.

Animaziozko lana honek Maialen Luanbiok indarkeria matxistari idatzitako koplak ditu ardatz eta nazioarteko hainbat film jaialditan izan da.

Ez galdu, 21:30etatik aurrera, 99.3an

10. urtemugako kaseteari buruz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, 10. urtemugarako atera genuen kaseteari errepasoa egingo diogu. Kasetean, Putzuzulotik pasa diren zarata talde ezberdinen abestiak aurkitzen dira eta hauek entzuteko aukera edukiko dugu ordu eta erdi luzez.

Aste honetako saioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.