Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2017

Irati Fernandez prestatzaile fisikoa eta playeroen kiniela biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan playeroen 13. jardunaldiko kiniela egingo dugu. Inauteriko igandean izango diren partidak, mutilen fase erregularreko azkenak izango dira, neskei ordea beste jardunaldi bat geratuko zaie lehendabiziko fase hau amaitzeko.

Honez gain Irati Fernandezi eginiko elkarrizketa izango duzue entzungai. Donostiar hau saskibaloi ataleko prestatzaile fisikoa dugu, batez ere lehendabiziko taldearekin aritzen da lanean. Prestatzaile fisiko baten lanak zeintzuk diren hobeto ezagutzeko balioko digu elkarrizketa honek. Ardura honetaz gain Gipuzkoako Federazioko Kirol egokituko teknikaria ere badenez, honen inguruan ere galdera batzuk egin dizkiogu. Normalean gutxi jorratzen den esparrua izaki oihartzun apur bat emate aldera.

Beti bezala hau dena bihar, ostirala, 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Zarahitzek datozen egunetarako antolatutako ekintzen berri, Arraio irratitik

Badira hainbat hilabete Euskal Herriaren burujabetzari buruzko galdeketak egiten ari direla han eta hemen. Datorren udaberrirako ere eskualde bat baino gehiagotan dago zita jarrita: martxoaren 19an, Oarsoaldeko eta Tolosaldeko herrien txanda izango da, eta maiaatzaren 7an, berriz, Urola-Kostako herriek hartuko dute lekukoa. Bigarren eremu horretara begira jarri eta Zarautzen herri galdeketa sustatzen ari den taldeak aurreikusitako ekintzei erreparatu diegu irratien tartean. Arraio irratiko lagunek hitz egin dute Zarahitz taldeko Urki Muguruzarekin.

Iparra galdu barik, etxean eta bizirik nahi ditugu

Gaurkoan, aspaldiko partez, presoak izango ditugu hizpide
Preso gaixoak, zehazki. Ibon Iparragirre ondarrutarraren anaia Gotzonekin izango gara zuzenean.
Gerora, Aiert Larrarte abokatuarekin izango gara.
Bestalde, gipuzkoan inposatu nahi duten errauskailua izango dugu elkarrizketagai gaur donostian Gurasos plataformak deituriko manifestaldi jendetsua aitzaki.
Hau dena eta gehiago… 21’etatik aurrera