Kaixo entzule maite!

Biharko saioan playeroen 13. jardunaldiko kiniela egingo dugu. Inauteriko igandean izango diren partidak, mutilen fase erregularreko azkenak izango dira, neskei ordea beste jardunaldi bat geratuko zaie lehendabiziko fase hau amaitzeko.

Honez gain Irati Fernandezi eginiko elkarrizketa izango duzue entzungai. Donostiar hau saskibaloi ataleko prestatzaile fisikoa dugu, batez ere lehendabiziko taldearekin aritzen da lanean. Prestatzaile fisiko baten lanak zeintzuk diren hobeto ezagutzeko balioko digu elkarrizketa honek. Ardura honetaz gain Gipuzkoako Federazioko Kirol egokituko teknikaria ere badenez, honen inguruan ere galdera batzuk egin dizkiogu. Normalean gutxi jorratzen den esparrua izaki oihartzun apur bat emate aldera.

Beti bezala hau dena bihar, ostirala, 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

« »