Press "Enter" to skip to content

Herriko taldeen emaitzak, playeroak, surfa eta atal berri bat biharko saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu aspaldiko partez. Hilabetez alde batera utzi ditugun arren ez gara beraietaz ahaztu. Errepaso honetan aipatzekoak dira futboleko taldeen emaitza bolada ona, eskubaloikoen bolada txarra eta saskibaloiko gizonezkoen lehengo garaipena EBA mailan.

Honez gain playeroetako emaitzen errepasaoa egingo dugu, kinielako emaitzak gogoratuz.

Saioa amaitze aldera Hawaiiera egingo dugu jauzi, bertan koroa hirukoitzeko lehendabiziko froga dago jokoan. Gainera Aritz Aranburuk parte hartuko du lehendabiziko errondako 7. txandan.

Azkenik “Aldagela” saioa estreinatuko dugu. Kirola gustoko ez duen lagun batek egindako grabazioa izango dugu entzungai. Mundu honi beste ikuspegi bat emateko intentzioarekin datorkigu. Hau dena beti bezala Arraio irratian izango duzue entzungai, asteazkenean 20.00tatik aurrera!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude