Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2015

Lakari kooperatiba gela arroxean

Kaixo Ahuntzaleok!

Irratsaio interesgarri batekin gatoz beste igande batez. Elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen dituen Lakari kooperatibako kideak izango ditugu gela arroxean. Zarautzen ireki duten proiektu berri honen inguruan arituko gara haiekin.

Segidan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduko kide batekin izango dugu elkarrizketa, atzo Bilbon egindako manifestazioaz hitz egiteko.

Badakizue, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! Non bestela… FM 99.3!!!

2015-11-28, BILBO.  Amnistiaren aldeko manifestazioa. 28-11-2015, Bilbo. Manifestación por la amnistia.
2015-11-28, BILBO. Amnistiaren aldeko manifestazioa. Aritz Loiola /ARP

Josu Alacantara Zumaiarra biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharko saioan Zumaiatik etorriko zaigu bixita. Itzurungo olatuetako gerlari, Josu Alcantara gazteak aspalditik du elektronikarekiko erlazio estua. Gazte gaztetatik Txitxarrora igotzeko ohitura izan du, baina orain 4 urte, Ibailo handiaren laguntzaz, dantzalekuko lurretik kabinara eman zuen pausua. Geroztik Noboo, Tartufo, Lokotx, Txalintxo eta inguruko beste hainbat aretotan gozatu dute bere doinuetaz. Horretaz gain Zumaian festa elektronikoak antolatu ohi ditu. Technoa, Deep-a, Tech-house-a edota Minimal-a atsegin ditu, beti ere beren alderik ilunenenetik hartuta. Biharko saioan berau hobeto ezagutu eta sesio eder bat entzuteko parada izango dugu!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

12282802_932239210203475_1919498335_n

Kirola vs politika

Kaixo entzule maiteok!

Gaurko giro kaxkar hau ikusitik iluntze aparta eskeiniko dizuegu Arraio irratian.

Gaurkoan kirola eta politikaz arituko gara. Sarri diote kirolariek, politikarien eta komunikabide ofizial askok biak ez direla nahastu behar. Beraiek ez dituztela nahasten esatearekin ordea jarrera politiko bat hartzen dute.

Kirolaren historia luzean betidanik erabili izan da arma politiko moduan, ondoko herrialdea gutxiesteko, norberaren izaera nazionala bultzatzeko, herria lokartzeko…

Honez gain badira kirolari asko politakan amaitu dutenak, urrutira joan gabe Eulate eta Titin pilotariak. Bestetik politikari batzuk kirol taldeak ere zuzendu dituzte, Berlusconi esaterako.

Gai interesgarri hauek jorratu aurretik ordea playeroetako kiniela egingo dugu, eguraldi kaxkarrak eraginik izango al du emaitzetan??

85014-050-C8CF4C72