Press "Enter" to skip to content

Elkartasunez auzolanean

Igande hontan, Maiatzak 18, beste irratsaio eleante eta interesgarri bat izanen dugu entzungai.

Aste hontan, Azken Portun aritu dira Inhar eta hainbat ume etxola batzuk eraiki asmoz eta ez porlanarekin. Inharrekin izango gara auzolan honen inguruan.

Bestalde, Lezo aldera joan beharrean aurkituko gara Apaiziartzabizirik taldeko kide den Josetxorekin aritzeko

Tartean, ezin ahaztu ostegun hontan 25 urte igaro direla sakabanaketa politika “hasi” zenetik eta Etxerat elkarteko kide den Nagore lopez de Luzuriagarekin grabaturiko elkarrizketa entzun ahalko dugu.

Sakabanaketari aurre egiteko ezinbestekoa izan da urte guzti hauetan preso etra senideek jaso duten elkartasuna eta hontaz mintzatuko gara “Mirentxin gidariak” taldeko kide den Andonirekin.

Ah! Igande hontan Malintxe berriro ere gela arroxean izango dugu

Adiorik ez, igandea 21’rak arte baizik! Aufiiiiiii

auzolan

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude