Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2014

Gure txanda ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango, hortaz, saioa egiten dugun hiruron txanda izango da. Los Crudos, Metraleta, Gaitze eta Dictadura taldeen kontzertu bezperan, nobedade batzuk, ohiko agenda eta elkarrizketaren bat ekarriko dugu. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratian.

maiatzak_6_gu

Maiatzak 11ean Bai ala bai

Kaixouuww!

Igande hontan ezin izan dugu irratsaiorik burutu Sozi eta Edonato kanpoan izan baikara.

Datorren igandean, Maiatzak 11ean kontu ugarirekin itzuliko gara. Inoiz bezelako gogo eta ilusioz. Jurjurjur

Elkarrizketak, aktualitatea, Malintxeren gomendioa, soziren esaera zaharrak…

Ba holaxe, Adiorik ez iganderarte baizik

Ta ostiralean, badakizue…

Metralleta, Gaitze eta Diktadurarekin batera. gozaaaaaaaatzeraaaaaa!

Eskuz Binakako Final Handiaren Kontaketa

Aupa entzule!

Gaurkoan Eskuz Binakako Final Handiaren kontaketa egin dugu Arraio Irratian zuzen-zuzenean.

Ez dizuegu aurreratu lehen aldia zelako eta ez ginelako gure satelitearen seinaleaz fio, baina primeran heldu zaigu eta kontaketa ona egin dugu. Beraz, hurrengo finaletan ere ohitura honi eutsiko diogu eta aurreratuko dizkizuegu gure asmoak.

Ondo izan, pilotazaleok!!

Zizu-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Gaurko Kaiolatik saioan DjZizu handiaren bixita izango deu! Azkoitiar gazte hau 2009tik dugu aktiboan! Matadeixeko after-etan pintxatzen hasi, bere herriko tabernak pasa eta gerora Brasilen pasa zuen urtebete Bahia-ko areto batean sesioak egiñez. Euskal herrira bueltan, Azpeitiko Inox-en urtebetez ibili ostean, Txalintxo taberna ireki du bere lagun batekin!!! Musika elektronikoaren aldeko apustu garbia egiten duen taberna!!! Gaurko saioan Deep doinuak eskeiniko dizkigu ordubeteko set eder batean!!! Ez galdu lagunok!!! Beti bezela, 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratian!!! 10306939_1429082150677809_2131160286_n