Podcast: Play in new window | Download
Iepa-kaixo!!
Inoren ero ni taldeari buruzko bigarren monografikoa gaurkoan, Lagun Izoztuaren bisitarekin berriz ere.
LPtan argitaratutako trilogia entzun dugu gaurkoan, hemen abesti-zerrenda.
Gozatu!!
Podcast: Play in new window | Download
Iepa-kaixo!!
Inoren ero ni taldeari buruzko bigarren monografikoa gaurkoan, Lagun Izoztuaren bisitarekin berriz ere.
LPtan argitaratutako trilogia entzun dugu gaurkoan, hemen abesti-zerrenda.
Gozatu!!
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako ZarataZarautz saioan, Putzuzulo Gaztetxean ospatuko den Defenestre Fest IV jaialdiaz jardungo gara. Aurten ere, 12 talde zaratatsuren doinuak entzun ahalko dira, eta hauei errepasoa egingo diegu, antolatzaile batzuei elkarrizketa barne. Eta beti bezala, aste honetako agendari ere errepasoa emango diogu gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan eta internet bidez.
Podcast: Play in new window | Download
Lehen, gaur eta beti.
Igande hontan desobedientziak eta elkartasunak duten garrantziaz jardungo gara. Alde batetik Gamonal, Burgosko auzoko kide batekin izango gara.
Eta bestetik, Nafarroan sortzen ari diren komunikabide sareataz arituko gara Nagorerekin, “Ahotsa behar dugu” egitasmoko kide denarekin, hain zuzen ere.
Halere, asteari errepaso bat eginen diogu eta ezin ahaztu atzoko egunean atxiloturiko 2 gazteak, Goizane eta Pou. Ta beste kontu asko ere…Noski!
Bukatzeko, Malintxeren txokoa izango dugu gaurkoan… A temblar!
Ba hoixe, adiorik ez, 21’rak arte baizik!
Podcast: Play in new window | Download
Zarauzko udalak Modelo aretoa erosi duela-eta, Gari Berasaluze, Kultura, Jaiak, Herrien Elkartasuna eta Euskara zinegotzia gonbidatu dugu gaurko Atalka irratsaiora, erosketa honen inguruko, bertako egitasmoaren inguruko eta herriko kultura eskaintzaren inguruko xehetasunak ezagutzeko. Herritarrek dituzten zalantzak ere helaraziko dizkiogu.
22.00etatik aurrera izango da, Arraio Irratian!!
Biharko Kaiolatik saioan Asier Balzategi BALZA izango da gure gonbidatua! Bergarako KPK kolektiboko kide honek ibilbide luzea du bere magalean! Besteak beste, JAM aretoan, Bilboko CAOS areto mitikoan, Donostiko Etxekalten edota Bartzelonako MOOG areto ezagunean aritu da viniloak jartzen!!! Eta bere set-ak jada ezagunak dira gure inguruetan! Disco, nu disko, deep house eta house doinuetan mugitzen da, eta beti plastiko hutsean pintxatzen du, artista hutsa!!!
Aurtengo Kaiolatik Fest-ean zuzenean ikusiko dugu, baina bitartean biharkoarekin gozatzeko aukera duzue!!! Ez galdu lagunok, beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian, Zarauzko irrati librean!!!