Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2012

Igande hontan Gazte Zukgua

Iepa Jau!

Ba azkenean gela arroxean izango ditugu Gazte Zukgua eratze prozesuan buru belarri ari diren 2 gazte.

Zenbateko partehartzea, nolakoa, helburuak, tresnak, iragana-etorkizuna,…Kontu dexente izanen dugu elkarrizketan aritzeko.

Eta bestetik asteko laburpenari ere tartetxo bat eskainiko diogu.

Ah! ta Maintxeren liburu gomendioa!!

Bakizue ba, igandean 21tatik aurrea

Hemen duzu grabaketa

Doinu berriez josita dator gaurko Kaiolatik!!!

Kaixo lagunok, aize eta euri eraso honi aurre egiteko aukera ezin hobeagoarekin natorkizue gaurkoan. Etxe giroan ere dantza egin daitekeelako, piztu zuen irratiak 8tan puntuan eta sintonizatu 99.3a, doinu paregabeak ditugu eta gaur Kaiolatik saioan. Alde batetik Items & Things zigilura joango gara Miro pajic ezagutzera, gero gabonetan Euskal Herrian izango den Fabrizio Maurizi italiarraren doinuak entzungo ditugu, eta hori gutxi balitz, klasikoen tartean Stephan Bodzin izango dugu mintzagai. Ez galdu lagunok, egin Kaiolazale!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=6fDj8IKXp-s[/youtube]

Playerotako kiniela egiteko aukera

Kaixo lagunok!

Atzo egin genuen Izerditan Blai saioa jada interneten zintzilikatu dugu. Honela herriko taldeen emaitzak, Kauntauri Surf ligaz, Koroa Hirukoitzak nahiz hondartzako futbolaren inguruan esandakoez berriz gozatzeko aukera izango duzue.

Honez gain playerotako kiniela egiteok beste aukera bat jartzen dugu hemen, Iruzkin bidez gure web orrian kiniela egiteko moduan zaudete, fazebuk ta korreo elektronikoen beharrik gabe. Hau da aste honetako jardunaldia:

KUPELA – KIRIBIL ESTILISTAK
ARANOLA LEIHOAK – QUEENS
XIXARIO ERRETEGIA – KATIXA
LAGUNAK ERRETEGIA N – ZUBI-ONDO ERRETEGIA

ITXASKI TABERNA – ASERGROUP
ARRANO – SALBIDE TABERNA
ASTI PINTURAK – TALAI MENDI KANPIÑA
ARG – KOSTA HORTZ KLINIKA

PUB DADA – ABETA ZAHARRA LANDETXEA
KIRKILLA-ENEA JATETXEA – S.F. TXANELA
ULACIA-BIDAIAK – INDAUX
LAGUNAK ERRETEGIA – MARMOL-MALECON

Zirrimarrak: Durangoko azoka eta KTX12

Gaur irratsaio berezia entzun ahal izango duzue Arraion gaueko 10etatik aurrera. Zirri Gasteiz aldera bidali dute korrespontsal lanak egitera, beraz Marraren bakarkako debuta izango da gaurkoan. Bakarrik egingo denez hain ohikoa ez den erretransmisioa izango da, baina ez edukinik gabea:

Gai orokorrak, pasa den asteburuan Durangon izan den azoka eta ostiral honetan Putzuzulon izango dugun Kopla Txapelketa izango dira. Zuzeneko elkarrizketak egingo ditugu telefonoz. Gogoratu ostiral honetarako Kopla Txapelketarako 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditugula gure lehiaketako asmatzaileen artean.

Baina bi gai hauez gain bestelako perlak eskaintzen ere saiatuko gara. Zirri eta Marraren arteko iraganeko bertso saio bateko ofizioa entzuteko parada izango dugu, eta “Zaindu maite duzun hori” abestiarekin politikoek egindako bertsioa ere ekarri nahi dugu geurera…         Ez galdu gaurkoa.

//