Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2012

Ahuntzak 2013 arte soooo!!!

kaixooooo!!!

Lehengo igandeko irratsaioa izan genuen 2012. urteko azkenengoa. Jardi eta Soziren faltan Edonato eta Malintxe izan ginen arraio irratiko gela arroxean.

Soto-dologo (Ahuntzako kolaboratzaile ohia) elkarrizketatu genuen. Entzutegor nazionalean auzipetua izanik, bere ikuspuntua eta bizipenak kontatu zizkigun.

Gero, urte osoko irratsaio ezberdinetan eginiko audio errekorteak entzun ahal izan genituen, eta bukatzeko, Mor more musika taldeko Jone, Lopebeandu eta Atxu izan genituen pieza berri bat estreinekoz gela arroxean zuzenean jotzen. Hoi da hoi primiziya!

Urtea bukatzeko izugarrizko irratsaioa, eta urtea hasteko, hobeto ezin baina gehio izango dira.

Ah! Datorren urtean Urtarrilaren 13an hasiko gara. Bjaunaren urtebetetze egunean, hain zuzen ere.

Ale ba, urtea bukatzeko eta hasteko, soberan duenari lapurtu!!

Eta GOZATU!!

2012ko azken irratsaioa behean duzue entzungai

Gaurkoan 2 orduko Kaiolatik berezia urteko produkzio onenekin!!!

Kaixo lagunok!!! Urtea amaitzeko, Elektropeña eta Lizarriturrik bi orduko lehia bat egingo dizuegu zuzenean. Urteko kanta honenak bildu eta bakoitzak ordubete pintxatuko dugu. Beraz, gaurko saioa 7tan hasiko da eta ez 8tan ohi bezala. Urte oparoa izan da elektronika munduan, beraz gaurkoan sekulako musikoia entzungo duzue FM-ko 99.3an. 7tan hasi eta 9rak arte, gozatu eta UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=Zr3jdhMqwv0[/youtube]

Atalka badatorrrr!

Iepa kaixo!!

Urtarrilean ATALKA berriro martxan jartzeko ilusioz beterik gatoz!Proiektu berri bat eskeini nahi dizuegu eta horretarako hamaika emakume ahots elkarlanean ariko gara bertan. Hilabetea lau irratsaiotan banatu eta bakoitzean atal ezberdin bat jorratuko dugu. Lehenengo astean Elkarrizketak, bigarrenean Kultura Magazina, hirugarrenean Zinema Itsua eta laugarrenean Gonazpietan lardaxkan saio feminista.

Lau aste,

lau atal,

lau irratsaio,

hamaika ahots Arraioko uhinetan!!Ostegunero gaueko 9tatik 10etara!

Laister geaaa!

Gaur ez da Izerditan Blai saiorik izango

Kaixo entzule maiteak!

Urteko azken saioa egiteko materialik ez dugu, aurreko asteburuan emaitza gutxi izan direlako eta gure bekarioak ohi baino parranda gehiago egin duelako.

Asko sentitzen dugu, baina gaurkoan ez duzue zuen kirol irratsaio gogokoena entzuteko aukerarik izango, bai ordea aurreko astekoa. Urte berriarekin hitz ematen dugu fundamentuz lan egingo dugulu, orain artean bezala edo askoz hobeto.

Ondo izan!!