Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2012

Gaur Arraio Irratia Santo Tomaseko XVII azoka girotzen egongo da eta bihar Euskal Presoen aldeko bigarren eskuko azokan

Kaixo entzule maiteak!

Gaur, abenduak 22, larunbata AEK-k antolatutako XVII. azoka dugu udaletxe plazan eta Arraio Irratia bertan izango da azoka girotzen.

Azken urteotan bezala aurten ere Arraio Irratia kalera aterako da saio berezi bat eginez. AEK-ko ikasleak, postu ezberdinetan dagoen jendea eta nola ez erostera gerturatzen direnei galderak egiten ibiliko gara.

Honez gain, bihar abenduak 23, igandea, 12.00tatik aurrera toki berean Euskal preso politiko eta iheslarien aldeko bigarren eskuko azokan izango gara. Azoka lehenago hasten bada ere gu eguerditik aurrera hasiko gara zuzeneko saioa egiten.

Aurten berrrikuntza modura lehen aldiz FMtik emitituko ditugu azokak. Beraz entzule, ez duzu aitzakiarik huts egiteko, irratitik edo internetetik entzun dezakezu azoketan gertatzen dena. Baina modurik onena bertara gerturatu eta azokaz gozatzea izango duzu, gu bertan gaude, zu zerren zain zaude??

Frolic Some eta J.craft-en zuzenekoa bihar Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok, biharkoan Zarauzko kantera elektronikoak izango du protagonismoa gure Kaiolan!!! Bertan izango bait ditugu Frolic Some eta J.Craf, azken urteetan Zarauzko panorama elektronikoari bultzada nabarmena eman dioten bi gazte. Lau Teilatu-ko kobazulotik gela arroxera bidaiatu eta ordubeteko zuzenekoa eskeiniko diguta bihar!!! Galdu egingo duzu??? Bei bezala, 8tan hasi eta 9rak arte!!! UP THE KAIOLS!!!

Surfa eta hondartzako futbola biharko Izerditan Blai saioan

Apa kaixo!

Aste honetan beti bezala herriko taldeen emaitzak emango dizkizuegu. Esan daiteke jardunaldi beltza izan dela talde bat berak ere ezin izan baitu irabazi.

Honez gain surfari tarte berezia eskeiniko diogu, Joel Parkinsonek lehen aldiz irabazi baitu Munduko Surf Txapelketa Pipelinen, zirkuituko azkeneko frogan. Honez gain bodyboardaren inguruan ere jarundungo gara Urki zaletuaren laguntzarekin, hemen Alex Uranga zumaiarra 14. geratu da IBA Wordl Tourrean, bere lehengo partaidetzan.

Amaitzeko playeroak izango ditugu, nesken 5. jardunaldia jokatu zen eta mutilen 6.. Igandeko emaitzen ondoren mutilen bigarren taldea gori gori dago, ligan edo kopan sartuko diren taldeak erabakitzeko baitaude.


2012_IBA_GSS_Final_Ratings

Post-rockari buruzko lehen salda entzungai

Aupa Arraioko entzule finok!!

Astelehen honetan Post-rockari buruz egin genuen Salda Badago irratsaioa, eta korronte musikal honetako talderik esanguratsuenak ekarri genituen FMko 99.3ra, gure Arraio Irrati maitera. Harro egoteko moduan dira Slint, Tortoise, Explosions in the sky, Godspeed you! black emperor eta Do Make Say Think taldeak, beraien musikak hain urrun eginak izanagatik gure uhinetaraino heldu baitira. Ezin du edozein taldek esan Arraio Irratian pintxatu dutenik, eta hauek lortu dute musika jotzen hasten den edozein kakanarruren ametsa.

Bejondaiela!

Saio hau hemen entzun dezakezu

Kopla txapelketako grabazioa!

Hemen duzue pasa den ostiralean, abesnduaren 14ean, Putzuzulo Gaztetxean ospatu zen VI. Kopla Txapelketaren audio grabazioa.

Bertan Beñat Gaztelumendi, Nahikari Gabilondo, Aitor Sarriegi, Patxi Iriart, Oihane Perea, Beñat Ugartetxea, Unai Iturriaga, Alazne Untxalo, Jon Maia eta Maddi Ane Txoperena aritu ziren nor baino nor. Besterik gabe, goza ezazue kopla eder hauekin!!!