Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2011

Kantauri Surf Ligako bi kide gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaixo!

Aurreko astean aurreratu genizkizuen Kantauri Surf Liga-ren lehen zertzeladak. Gaurkoan ekimen honi buruz gehiago jakingo dugu gurekin izango direlako Lore Eizagirre eta Jaime Uranga. Gainera igande honetan dute final handia Marina Txiki Pointen eta bertarako pronostikoa ere eskatuko diegu.

Elkarrizketaren ostean zarauzko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, areto futboleko garaipen garrantzitsua azpimarratuz. Honez gain hondartzako futboleko azken jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu.

Azkenik saioa amaitzeko larunbatean izan genuen 4. Emaionk Lori pala txapelketako finala gogoratuko dugu. Xabier Euzkitze eta Elektrotoloxak bikain girotu zuten, bai horixe.

Gogoratu ez hutsik egin gu Arraio Irratian egongo gara 20.00tatik aurrera (errepikapena ostegunean 14.00tan)

Ametsak eta bidaiak Laura eta Aitorren eskutik.

Kaixo arraiozale!!!


Aurreko asteko ustekabearen ondotik, surf tablatik gurpil gainera jauzi egingo dugu Atalkan. Izan ere, aste honetan, munduan barrena bizikletaz bidaiatzen ibili diren eta eta hala jarraitzeko asmoa duten bikote bidaiaria izango dugu gure elkarrizketa saioan. Laura eta Aitor izango ditugu beraz irratsaio kide eta protagonista. Eta beraiek kontatuko digute, ametsak betetzea nola erabakitzen eta egiten den.

Bitakora kaiera saiorako ere bikote aproposa zitekeen ziurrenik, baina hauen baimenarekin, eta gure estilora, ostegun honetan 21’00etatik 22’00etara ametsak eta bidaiak ATALKAn.

Zuen galdera eta komentarioak ere gustora jaso-erantzungo ditugu: deitu saioara zuzenean edo idatzi facebooketik!

Zirrimarrak: Nikolas Zendoia izango dugu bihar gurekin

Nikolas ZendoiaNikolas Zendoia bertsolari eta idazle aiarra izango dugu aste honetan Zirrimarrak saioan. 60. hamarkadatik hasita, txapelketa eta sariketa ugaritan parte hartu izan du, baita sari ugari irabazi ere bertso idatzietan. Bi liburu argitaratu ditu: Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005). Seguru kontu interesgarri pila izango dituela guretzat.

Honez gain, euskarari eta kulturari buruzko albisteak, lehiaketa, agenda… izango ditugu beti bezala. Badakizue, bihar asteazkena 21:45etan Arraio Irratian, FM 99.3an!