Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2011

“Zarautz bidean” aurkezpena

Atzoko egunean, Azaroak 2 osteguna, Euskal preso eta iheslarien alde arituko den lantaldearen aurkezpena izan genuen Munoan.
Blog bat ere ireki berri dute zarautzbidean eta bertan izango dira burutuko diren ekimenen berri.
Beraiekin kontaktuan jarri nahi izan ezkero, zarautzbidean@gmail-era bidali.
Soilik guztion artean izango delako posible senide eta lagunak etxerako bidean jartzea, parte hartu eta saiatu!!

Prentsaurrekoa entzuteko klikatu behean

Indie musikaren komeriak Highway 9 saioan

Indie musika. Batzuentzat musika, artea eta eguneroko bizitza ulertzeko terminologia da. Beste askorentzat, ordea, moda komertzial bati erreferentzia egiteko marketing asmakuntza bat. Iritziak iritzi direla, ez dago ‘indie musika’ bezain beste maitale eta aurkako dituen musika estilorik. Askok estilo bat ote den ere galdetzen diote beren buruari. Baina ez dago inplako zalantzarik baieztapen batean: estilo hau existitu edo ez, orijinala ala moda soil bat izan ala ez, hizki larriz idatzitako talde, abeslari eta kanta asko errotu dituela.

Gaurko Highway 9 saioan unibertso lausotu honen barne egingo dugu, eta besteak beste, Arcade Fire (argazkian), We Are Standard, Cut Copy eta Vetusta Morla izango ditugu gurean. Ostegunean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Arraio Irratian. Ez galdu!

http://www.youtube.com/watch?v=OJJAph67fMs&feature=related

Hondartzeko futbolari jarraipen berezia gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!!

Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz zuoi saio berri bat eskaintzeko. Gaurkoan zarauzko taldeen emaitzak izango ditugu, atal batzuk jai izan duten arren lana fin egin dutenen emaitzak ekarriko ditugu.

Honez gain surfari ere tartetxo bat egingo diogu, California aldera joango gara bertan San Francisco Rip Curl Pro Search 2011 txapelketa habian baita.

Hondartzan jarraituz igande honetan izan dugu playerotako beste jardunaldi bat. Hemengo emaitzak zuenganatzeaz gain gure kinielan nork asmatu dituen gehien, eta gutxien jakinaraziko dizuegu.

Azkenik 4. emayonk/lori pala txapelketako emaitza batzuk dakizkigunez hauek ere emango dizkizuegu. Bukatzeko azaroan zehar egingo ditugun elkarrizketak zeintzuk izango diren aurreratuko dizkizuegu. Ez hutsik egin eta entzun Arraio irratia 20.00tatik aurrera!