Press "Enter" to skip to content

Gari Berasaluze izan genuen atzokoan

Iepa kaixo aspaldiko partez!!

Webgunea albo batera utzita eduki dugu baina horrek ez du esan nahi Ahuntza ixilik dagoenik, Ez hoixe!!

Iada hilabete badaramagu Malintxivas gure teknikoaren presentziarik gabe (ea hurrengo astean izaten degun) ta jardinero edonatorekin batera zein baino zein tekniko lanetan ahal dutena egiten baino elegantio..

Ta hoixe, atzoko irratsaioan hasieran telefonoz 2 elkarrizketa izan genituen, Alde batetik Ijauna (tximas)ren anayakin izan ginen Sotoko azken berriak kontatuz eta ondoren aski ezaguna den Julen Zulaikarekin aritu ginen Euskal herria- Palestina sarean inguruan hitzeginez.

Azken ordu ta laurdena berriz, Garirekin izan ginen eta komunikabide bai internazional eta bai herrikoetaz aritu ginen. Benetan elkarrizketa mamitsua eta kontu asko ikutu ziren. Hortaz, badakizue, aukerarik ez zenutenak eduki zuzenean entzuteko, grabaketa hemen duzue.

Besterik gabe, gora arrayo vallekano!!!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude