Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Txalaparta doinuak zuzenean

Iepa kaixo!

Oreka Tx-eko kideak izan genituen Atalkan aurreko ostegunean.  Saio ederra izan zen eta euren kontu eta komeriei errepaso itzela eman genien, euren presentziaz gozatuarekin batera. Eta gainera, txalaparta doinu inpriobisatuak eskaini zizkiguten tartean-tartean. Bejondeizuela bikote!.

Eta nahi duenak, saio osoa entzungai, hementxe.

 

 

Saioa zuzenean ez, baina Zarauzko kontu zaharrak entzungai!

Kaixo bidaizale,

Oaindala aste pare bat egindako saioa berriro entzuteko aukera izango degu. Fausto Berazadik Zarauzko garai bateko kontu zarrak ekarriko dizkigu, “in tzak kontu… año sesentaitxuan… hau ta bestia…“. Ta saiuan entzungo dan bezela “atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu!”

Besteik gabe, gozatu saiuaz eta bidai on (gu ere hortan saiauko gera, bidaian baikaude)!

Entzun Jesus del Cos Borbolla eta Martxelo Alvarezen hitzaldia

Jesus del Cos BorbollaK eta Ahaztuakeko kidea den Martxelo Alvarezek atzo Putzuzulo Gaztetxean emandako hitzaldia entzungai duzue iada.

Bertan, Ni bandidos, ni vencidos. La guerrila antifranquista en Cantabria izenburua duen hitzaldian, Jesusek bizi izandako esperientziak eta gaur egun Memoria Historikoaren inguruan burutzen ari diren lanketez hitzegin ziguten. Hitzaldia, ohikoa den bezala podcastean duzue:

Gela arroxera berriz ere!!!

Iepa kaxo!!! Bueno bueno, beste ostiral potente baten atarian gaude lagunok!!! Aurtengo karpeta elektronikoa iada gainezka daukat!!! Abesti ederrak ari dira ateratzen eta horren testigu nola ez, Kaiolatik, Zarauzko Irrati librean dugun saio elektronikoa!!! Muxu eta besarkada elektronikoak denontzat eta zuen zain geratzen nahiz, beti bezala, 8tan puntuan!!!
tik

Irlandako folk onenaz ospatuko dugu St. Patrick eguna Highway 9n!

Ostegun arratsalde honetako zortzietan festa giroa izango dugu Arraio Irratian. Kolore berdeko arropa, zerbeza beltz freskoa, iratxoak dantzan eta musika iraldar onena! Aitzaki ezin hobia dakazue 99.3a sintonizatu eta Saint Patrick eguna ospatzeko gurekin batera! Arratsaldia poztutzeko aukera aparta dakazue, ez galdu! Gaur, hilak 17, 20:00-etan, Highway 9!