Press "Enter" to skip to content

Egilea: Mikel Rotaetxe

Highway 9: Zuzeneko musika Arraio Irratiari agur esateko

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=wM0IDLAntVM[/youtube]

Iritsi da eguna. Hiru denboraldiren ostean, Highway 9 saioak agur esango dio Arraio Irratiari. Zarauzko irrati librean egin dugun ibilbidea biharko saioan amaituko dugu, eta ordu ezinhobea prestatu dugu horretarako. Eli Huegun bakarlari gazteak zuzenekoa eskainiko digu saio osoan zehar, eta gitarra lagun, H9-n entzungai izan diren hainbat abesti moldatuko ditu. Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalista izandakoa da Huegun, eta bere ahotsa hainbat musika proiekturi eskaini die. The Beatles, Michael Jackson eta bestelako izar handien abestiak bere egingo ditu azken saioan.

Ez galdu Highway 9-ren azken saioa. Sorpresaz bete gatoz ahaztezinak izan diren hiru urte hauei agur esateko!
Bihar, 20:00tan, Arraio Irratian.

Gaurko saioko playlist-a, Highway 9ren lagunen esku

Iritsi zaigu osteguna entzule! Eta berekin batera, ostegunero bezala, Highway 9 Arraio Irratira! Uda sasoiko lehen programa honetan sorpresaz lepo gatoz, txiringitoa behin betiko ixteko lau saio falta badira ere, asko dugulako eskaintzeko oraindik. Gaurkoan, programa berezi-berezia. Hiru urtetan lehen aldiz, entzuleek aukeratu dituzte saioko kantak. Highway 9ko lagunek gaurko arratsaldeari soinu banda jarriko dioten piezak aukeratu dituzte. Bere proposamenak entzun nahi? Piztu 99.3a arratsaldeko 20:00etatik aurrera!

Uztailaren 26an amaituko da Highway 9-ren ibilbidea Arraio Irratian

Arratsalde on arraiokide guztiei. Udako oporrak iritsi dira askorentzat, baina Highway 9k jo eta su jarraituko du uztailean atzerriko rock musika onena eskaintzen, ostegunero legez.  Ordutegi berria izango dugu, hori bai: 19:30etan hasi beharrean, datorren astetik aurrera, 20:00etan hasiko dugu saioa. Horrenbestez, zuen ondoan egongo gara uda partean, musikaz disfrutatzen.

Baina tamalez, iragartzea batere gustoko ez dugun berri batekin gatoz: Ikasketa kontuak direla-eta, datorren denboraldian ezingo dugu Highway 9 saioarekin jarraitu. Hiru urte egon gara Putzuzuloko gela arrosetik emititzen; 70 saio, 3.500 minutu zuzen-zuzenean eta 500 abesti baino gehiago. Zifrak ez dira kaxkarrak, eta pozik gaude egin dugun lanarekin. Gure bi pasioak nahastu ditugu, irratia eta musika, eta hau izan da emaitza.

Baina pena ematen digun arren, oraindik bost saio geratzen zaizkigu, eta sekulako festa egingo dugu atal bakoitzean. Atzoko, gaurko eta biharko kantak entzuten jarraituko dugu, betiko moduan, musikaz gozatzen, eta irratiak beharrezko dituen soinuak berreskuratzen.

Ez galdu Highway 9! Gaurkoan: Ximena Sariñana, Norah Jones, We Are Standard eta M. Ward. 19:30etan! Ez galdu!

Highway 9: Love Of Lesbian, Vampire Weekend eta Jannelle Monáe

Aupa gaztiak! Uda iristeko bi asteren falta badira ere, Highway9n sumatzen hasi dugu garaiko giroa. Ostegunero bezala, 19:30etatik aurrera zuek guztiokin izango gara, Arraio Irratian. Sekulako saioa prestatu dugu denboraldiaren azken txanpari gogoz ekiteko. Gaurkoan, besteak beste, Love Of Lesbian, Vampire Weekend, Jannelle Monáe, Marlango eta Belle & Sebastian. Ez galdu!