Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

ARETO FUTBOLA MINTZAGAI IZERDITAN BLAI SAIOAN

Gaurko honten Ceramicas Nogales Zarauzko areto futboleko taldeko jokalari den Eneko Iturrioz izango dugu. Areto futbolak gure herrian azken urteetan izan duen gorakada oso garrantzitsu da, aurten 1. nazionaleko B mailan diardute borrokan aurreneko graipena aste honetan lortu dutelarik. Beraz elkarrizketa oso interesgarria izango da gaurkoa arratsaldeko 20.00tatik aurrera.

Bestalde, herriko taldeen emaitzak, hondartzako futboleko jardunaldi berri bat ta Penichen jokatu den surf txapelketak ere komentatuko ditugu, bi paeta-txapapea atala ahaztu gabe. Juananek gaurkoan jai hartu arren lan taldeo osoa fin fin aritukozuei beste asteazken batez herriko kirolaren berri ematen.

Azkenik gogoratuko dugu larunbatn honetan izango direla II. Emaionk lori pala txapelketaren final handiak, 12tan Manuelako frontoian. Beraz badakizue, azaldu ta gozatu eskualdeko pala txapelketa onenaz!!

Entzun igandeko eztulak!!

Igande hontan ere nahiko kontu izan genituen ahuntzaren gauerdiko eztulan Malintxeren atzerapenak eta jokaerak ezbehar batzuk sortu zituen, ia azkenengo kasua den Bestetik, Amadeu Casellas izan genuen hizpide. 99 egun gose greban izan ostean uztzi egin beharra izan du, espetxe politika nazkagarri honek bere borondatearen aurka enbutu baten bitartez elikatu nahi izan baitute.

Esan behar dugu gaur egun ere hilzorian zurkitzen dela Amadeu, organu asko “ukituta” baititu. Batez ere nerbio sistema, konsekuentzi handiak ekar diezaiokeelarik. Espetxe politika hiltzaileen gainetik, Amadeu bizirik eta aske! efemeride libertarioak ere izan genituen Jardineroren eskutik, eta adibidez, anarkismo inbidualistataz aritu zen, besteak beste.

Eta azkenengo orduan 3 gonbidatu izan genituen. Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeen kideak. Euskal gazte abertzaqle eta independentista erakundearen 30.urteurrena ospatzen da eurten eta honen inguruan aritu ginen. Egia esan, ordubete eskasean ezin izan genituen gai asko ikutu, baina beste saio baterako geratu ginen mahai ingurua jarraitu asmoz.

Hurrengo igandean Putzuzuloko kideak izango ditugu hemen eta gaztetxeaz nahiz gazte mugimenduaren inguruan arituko gera.

Kaiolako barrotiak sutan!!!

Bueno, ba nahio bai egiya esan barrote danak sua hartuko balute, baina bitartean Arraio-ko kaiolak dituenei eman beharko. Bihar, beti bezala 8tatik aurrera igeri egingo dugu doinu elektronikoetan barrena. 3 channels, elektrochemie, Sebastien Leger eta Ricardo Tobar bezalako jendearen bixita izango dugu biharkoan. Horretaz gain, Juantxi handiaren sesiomuttur bat izango dugu entzungai. Eta nola ez, saioa behar den bezala bukatzeko klasikazo bat jarriko deu, kasu hontan Nic chagall-en eskutik. Beraz badakizue, Eutsourrei beti eta sintonizatu Arraio!!! kaben dio!!!