Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Txalaparta doinu eta kontuak ATALKAn

Kaixo arraiozale!

Aurrekoan aipatu bezala, aste honetan Harkaitz (eta beste gonbidatu sorpresa bat agian) izango dugu Atalkan. Harkaitz Oreka Tx taldeko kidea dugu eta aukera baliatuko dugu bere ibilbide txalapartikoari eta jorratu dituen proiektu ezberdinei (Nomadak Tx edota Hostoak, esaterako) errepaso sakona egiteko. Eta oraingoan, kanturik ez agian, zuzeneko txalaparta doinuak baizik! Ez galdu aukera!

RAYO VALLECANOko jokalariak gogoratuko ditugu

Iepa kaxo!
Hemen gara beste asteazken bat kirol ta izerdiz bustitzeko intentziorekin. Aste honetan gure taldeen emaitzak ta sailkapena errepasatzeaz gain talde historiko bati egingo diogu tarte berezi bat. Bai Rayo Vallecano taldeaz ari gara, gaur egun bere arazo ekonomikoengatik entzungo zenuten arren guk bertatik pasa diren jokalari historikoak aipatuko ditugu. Wilfred Agbonavbare, Javier Yubero, José María “Mami” Quevedo, Víktor Onopko, hamaika dira talde honetatik igarotako jokalariak. Osatu dugun taldeak ea joko garbiaren saria lortzen duen txapelketan Rayok lortu zuen bezala.

Saioa amaitzeko Barcelona World Race lasterketa errepasatuko dugu, geroz eta gutxiago geratzen baitzaie Kataluinako hiriburura iristeko. Gogoratu, asteazkenetan 20.00tatik aurrera Arraio irratia sintonizatzeaz!!!

Memoria Historikoaren inguruko azken hitzaldia arraion

Putzuzulon antolaturiko Memoria Historikoaren inguruko azken hitzaldia edukiko dugu larunbat honetan, Martxoaren 19an eta arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Bertan, Martxelo Alvarez, Ahaztuakeko kidea eta Jesus de Cos Borbolla, Maquis-etako kidea izango ditugu Ni bandidos, ni vencidos. La guerrila antifranquista en Cantabria izenburua duen hitzaldian. Gogoratu hitzaldi hau Zarauzko Arraio Irrati libreak zuzenean emitituko duela eta internet bidez entzun ahalko dela HEMEN.

Bad Religionen inguruko irratsaio berezia

Martxoaren 15eko ZarataZarautz irratsaiorako, gonbidatu berezi bat izango dugu. Bertan, Igor Kashbad edukiko dugu Bad Religion talde estatubatuarraren inguruan solasean.

Ordu eta erdiz, talde beterano honen diskografia errepasatuko dugu gure lagunarekin, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta beti bezala, gogoratu Zarautzen ez bazaudete internet bidez entzuteko aukera edukiko duzuela HEMEN.