Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Entzun ahuntzaren Azaroaren 8ko saioa

Benetan interesgarria izan zen Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioko Azaroaren 8ko saioa. Beti bezala, irratsaioari hasiera emateko, wikipediako efemerideak izan genituen. Honen ostean, jardineroren efemerideak entzuteko aukera ere egon zen.

Irratsaioaren lehen atalean, Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena izan genuen hizpide.

untitled1.bmp

Eta saioaren azken orduan, gonbidatu berezi bat eduki genuen irratiaren uhinetan. Udaletxeko zinegotzia den eta Gazteria sailaren buru den Andoni Ibarguren izan genuen, Kuadrila egunaren inguruan hitzegiteko. Hala ere saioa luzatu egin zen eta kuadrila egunaz gain, Gaztetxearen inguruan ere mintzatu ziren. Irratsaioa podcastean duzue:

Entzun Azaroaren 5eko Brainstorming saioa

Itzel joan zen Azaroaren 5eko Brainstorming saioa. Hasiera batean, sortze lanetan dagoen Antzerkizale elkarteko kide batekin genuen zita baina honek ezin izan zuen bertaratu. Hala ere zer hitz egin izan genuen.

Hasteko, Gaztetxeko urteurreneko lehen egunei errepasoa egin genion. Honez gain, Azpeitian, gaurtik hasita eta Azaroaren 29ra arte burutuko den XXVII. Euskal Antzerki Topaketen inguruan jardun genuen. Ondoren, Babiloniako loreak antzezlanaren inguruan hitzegin genuen. Antzezlan hau, Antzerkiola imaginarioko lagunek egiten duten lana da.

untitled.bmp

Saioa amaitzeko, Ipar Irlandako artista handi baten kantua jarri genuen. Irratsaio hau entzuteko, podcastera joan zaitezte

Bertsolari txapelketa nagusiko final aurrekoak Arraio irratian!!!

Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiko bi final aurrekoak Arraio irratian entzun ahalko dira. Info 7 irratiarekin konexio berezia egingo dugu larunbat eta igandean, Bergarako eta Gasteizko final aurrekoak entzuteko.

Larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bergarako Udal pilotalekuan Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia eta Jon Martin ariko dira elkarren aurka.

bergara_bertsolariak.png

Igandean berriz (hau ere 17:00etatik aurrera), Gasteizko Europa pabiloian, Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Iñaki Zelaia, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya eta Maddalen Arzallus egongo dira lehian.

gasteiz_bertsolariak.png

Beraz badakizue, Bertsoen zale zaretenok, larunbat eta igandean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera sintonizatu FMko 99.3a.

II. EMAYONK LORI PALA TXAPELKETAZ ARITUKO GARA IZERDITAN BLAI SAIOAN

Iepa kaxo!! Guarko Izerditan blai saioan larunbat goizean jokatu zen II. Emayonk lori pala txapelketa izango dugu hizketa gai. Kopan Iban- Jabi bikotea Azkune-Subiñas(fausto)en aurka aritu ziren, ligan aldiz Axpi-Garik Egoi-Gazta bikotea izan zuten aurkari. Finalisten iritziak izango ditugu Edonatok egindako lanari esker.

Honetaz gain beti bezala gure taldeen emaitzak izango ditugu, saskibaloiko taldean erdietsitako garaipen garrantzitsua aipatuko dugu beste batzuen artean. Gaurkoan arraunaz ere jardungo gara, aldiste oso interesgarriak baitaude herriko traineruan ez ezik herriko arraunlarietan ere bai. Surfari ere tartetxo bat eingo diogu Kanariar irletan WQS 6 izarreko txapelketa hasi baita.

Denborarik izaten badugu beste historiko baten berri emango dizuegu, gaurkoan igerilariei emango txanda izango da, nork ez ditu gogoan Martin L_p_z Z_b_r_ ta A_e_s_n_r _o_o_????

Entzun ZarataFesten inguruan eginiko saioa

Azaroaren 3an ZarataFest jaialdiaren inguruan eginiko irratsaioa entzungai dago. Bertan parte hartuko duten taldeez mintzatzen egon ginen saioaren lehen ordubetean. Eugenioren deia ere izan genuen eta Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari zen humore gauean ere parte hartu genuen, uhinetatik txisteak kontatuz. Saioaren amaieran, Zarauztarrontzat klasikoak diren kantu batzuk jarri genituen.

Saioa podcastean duzue. Irratsaioaren playlista berriz HEMEN duzue.