Larunbat honetan, Apirilaren 2an, Gasteizko Printzipal aretoan burutuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finala Arraio Irratian entzun ahalko da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Hala Bedi irratiaren interneteko konexioa lapurtuko dugu final hontaz gozatu dezazuen.

Aurtengo finalean, Rakel Anitua aurkezlea eta Pablo Pagegi gaijartzailearen esanetara Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita, Manex Agirre eta Oihane Perea arituko dira txapela eskuratu nahian. Bertsozaleak zareten guztiok beraz, ez ahaztu Arraio Irratia sintonizatzea arratsaldeko 17:00etatik aurrrera.

« »